22. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E G A S A

Ordenantza behin betikoz onetsirik

Legasako Kontzejuko Batzarreak Legasako Kontzejuaren "Mendibegi" pilotaleku estaliaren erabilera eta funtzionamenduari buruzko ordenantza hasiera batez onetsi zuen. Hogeita hamar egunez jendaurrean izan da, baina ez da alegaziorik aurkeztu. Horregatik behin betikoz onetsi da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin bat.

Legasan, bi mila eta bateko urtarrilaren hamabostean. Kontzejuburua, Miguel Andresena Echeverría.

LEGASAKO KONTZEJUAREN "MENDIBEGI" PILOTALEKU ESTALIAREN ERABILERA ETA FUNTZIONAMENDUARI BURUZKO ORDENANTZA

1. Legasako pilotalekua kiroldegitako erabiliko da. Edozein kirol egiten ahalko da bertan.

2. Debeku dira motor, txirrindula eta bestelako ibilgailu motordunekin egiten diren kirolak, eta ur jolasak eta larruzko pilota (esku hutsik izan izik) ere bai. Herri kirolak egiteko Kontzejuaren baimena beharko da.

3. Debeku da pipitak, kakahueteak eta pilotalekua zikintzen ahal duten bestelako jakiak jatea.

4. Pilotalekuaren erabiltzaileek konpromisoa hartu beharko dute kiroldegia eta bertako tresnak ongi erabiltzeko.

5. Legasako auzoek lehentasuna izanen dute pilotalekua erabiltzeko, baldintza eta hurrenkera hauetan:

-Legasako eskolan ikasten duten haurrek, ikasturtean eta eskolako orduetan.

-Legasako bizilagunek.

-Kanpotarrek.

6. Legasako auzoak askatasun osoz sartzen ahalko dira, eskolakumeek erabiltzen ez dutenean edo kirol lehiaketaren bat egiten ez denean.

Kanpotarrek pilotalekua alokatzeko ordutegia hauxe izanen da:

-Udan: 19:00etatik aurrera. Pilotalekuan inor ez badago, beste edozein ordutan ere alokatzen ahalko da, erreserbaturik ez badago. Betiere, Kontzejuak onetsi dituen tasak pagatu beharko dira.

-Neguan: 18:00etatik aurrera. Pilotalekuan inor ez badago, beste edozein ordutan ere alokatzen ahalko da, erreserbaturik ez badago. Betiere, Kontzejuak onetsi dituen tasak pagatu beharko dira.

7. Kiroldegian debeku dira borrokak eta erasoak.

Debeku da kiroldegiko pertsonei kalte eragin diezaieketen gauzakiak erabiltzea.

Debeku da argiztatzeko plataformara eskaileratik goiti igotzea.

8. Eskolakumeek taldearen arduradun batekin joan beharko dute, direla tutoreak, direla haietaz arduratzen diren nagusiak.

Kontzejuak ez du bere gain hartzen erabiltzaileek kiroldegian izan dezaketen kalteagatik inolako erantzukizunik.

9. Kontzejuak bere gain du kanpotarrei bertan sartzen uzteko eskubidea.

10. Pilotalekuko tarifak:

-Kanpotarrendako:

Pilotalekuaren alokairua: 500 pezeta orduko.

Argi artifizialaren erabilera: 500 pezeta orduko.

-Legasako auzoendako:

Argi artifizialaren erabilera: 500 pezeta orduko.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean osorik argitaratutakoan hartuko du indarra eta izanen ditu ondorio juridikoak.

Iragarkiaren kodea: A0100574