22. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A S T E R A I N

Ordenantzaren behin betiko onespena

Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek herrilurretako lurzoru, hegalkin eta zorupean egiten dituzten aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzaren hasierako onespena 2000ko 118. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, irailaren 29koan, argitaratu zen eta jendaurrean egon da inork erreklamaziorik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betikoz onetsirik gelditu da. Ondotik, testu osoa argitaratzen da, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan, Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea betez.

ORDENANTZA FISKALA, HORNIDURAKO ZERBITZU PUBLIKOAK USTIATZEN DITUZTEN ENPRESEK HERRILURRETAKO LURZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAN EGITEN DITUZTEN APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza hau ondokoetan xedatutakoaren babesean ezarri da: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 122. artikulua, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gainean urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren 93. eta hurrengo artikuluak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen 100. eta hurrengo artikuluak, eta 2/1995 Foru Lege eta 6/1990 Foru Lege aipatu berriak aldatzen dituen martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legea.

Zergagaia

2. art. Zergagaia dira toki entitateko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziak, hala nola hariak, hodiak eta galeriak, argi indarra, ura, gasa edo bertze edozein fluido eramateko; lineetarako zutoinak; kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, transformadoreak, burdin-barrak, baskulak eta gisakoak, betiere herritar guztiei edo ugariri eragiten dieten horniduren zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek egiten badituzte.

Zerga ordaindu beharra

3. art. Tasa urtero urtarrilaren 1ean sortuko da, eta zergaldia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan, orduan zergaldia horren arabera moldatuko baita eta berdin kuota hainbanatuko.

Zerga nork ordaindu behar

4. art. Enpresak tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, baldin eta, toki entitatearen jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezia egiten badute, edo hari onura ateratzen badiote, hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzeko.

Oinarriak, tasak eta tarifak

5. art. Enpresa horiek udal mugapean urtero eskuratzen duten fakturaziotik heldu den dirusarrera gordina, horra zerga-oinarria.

6. art. Aplikatuko den tasa ehuneko 1,5 da hornidurako zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek eskuratzen dituzten dirusarrera gordinen gainean.

Tasa hauek bateragarri izanen dira toki eskumeneko zerbitzuak eman edo jarduerak egiteagatik ezar daitezkeenekin. Aipatu enpresek izan beharko dute haien subjektu pasiboak.

Kudeaketa arauak

7. art. Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziren bat egin behar dutenean hori egiteko behar den lizentzia eskatu beharko dute.

8. art. Erabilera edo aprobetxamendu hori egin ahal izateko obra egin behar denean, enpresek behar den obra lizentzia eskatu beharko dute.

9. art. Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin ekar dezaketenean udal ondasun edo instalazioen suntsiketa edo narriadura, onuraduna, behar den tasaren ordainketa ukatu gabe, aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostua ordaintzera beharturik dago, bai eta aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere.

Gordailu hori ukituta gerta daitezkeen ondasun eta instalazio guztien balioaren arabera finkatuko da, hura zenbakietara ekartzeko udal teknikariak txostena aldez aitzinetik eginda.

Enpresek aprobetxamenduak nola edo halako jarraikortasun eta aldiorotasun batez egiten badituzte, kudeaketa administratiboa erraztu ahal izateko, gordailu oso bat ezar dezaten itun daiteke, itunean ezarri aldietan ikuskatu eta aipatu aldietan aprobetxamendu horietan ustezko kalteen arabera haien zenbatekoa atera ahal izateko.

Gordailua erabil daiteke indarra duen arautegia hausteagatik edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik egiten diren arau-hausteak ordaintzeko. Fidantza itzultzeko beharrezkoa izanen da aldez aurreko txostena, non indarra duen arautegia eta lizentziaren baldintzak hertsiki bete eta zoladura behar bezala konpontzen den islatuko baita.

10. art. Tasa ordaintzera beharturik dauden hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek hiruhilero aurkeztu beharko dute, udalerrian, erdietsi dirusarrera gordinen aitorpena. Dirusarrera horiek aurreko hiruhilekoari dagozkionak izanen dira.

Aipatu aitorpen horretan tasaren zenbatekoa kalkulatu beharko da, arau honetan ezarritakoaren arabera.

11. art. Aitorpena aurkeztearekin batera, enpresek dagokien tasaren zenbatekoa Udaletxean berean edo horretarako ezarri erakundean sartu beharko dute.

Iragarkiaren kodea: A0100084