22. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

58/2001 EBAZPENA, urtarrilaren 16koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Iruñeko Bideko Ama Birjina Ospitaleko Erizaintza lanen antolamendua Hobetzeko 2001. urteko Plana prestatu aurreko azterlana egiteko gastua baimendu eta adjudikazio-espedienteari hasiera ematen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du Iruñeko Bideko Ama Birjina Ospitaleko Erizaintza lanen antolamendua Hobetzeko Plana prestatu aurreko azterlana egiteko, ondoko baldintza orokorrei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: Iruñeko Bideko Ama Birjina Ospitaleko Erizaintza lanen antolamendua Hobetzeko 2001. urteko Plana prestatu aurreko azterlana kontratatzea.

-Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

-Lizitazioaren prezioa: gehieneko gastua 17.500.000 pezetakoa da (105.177.12 euro), BEZa barne.

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak.

-Proposamenak non eta noiz aurkeztu: lizitazio iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hogeita zazpi egun naturaleko epean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39, 31008, Iruña).

-Behin-behineko bermea: ez dago.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasita 25 egun natural igarota, eguerdiko 12:00etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña).

Administrazio klausula partikularren plegua lizitatzaileen eskura dago Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39) eta www.cfnavarra.es/sns-o/concursos web-gunean.

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hamaseian.-Osasunbidea - Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

(Kontratazioa arautzen duten pleguetan ageri dena: Eranskina.

Iragarkiaren kodea: A0100916