22. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G E N E V I L L A

Ordenantza behin betikoz onetsirik

Genevillako Udalak, 2000ko abenduaren 12an egindako osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen ur hornidura emateko tasak arautzen dituen ordenantza. Hona hemen oso-osorik.

UR HORNIDURAREN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri da.

Zergagaia

2. art. Edateko uraren hornidura zerbitzua erabilgarri izan edo benetan erabiltzeagatik eratzen da zergagaia.

Salbuespenak

3. art. Ez da salbuespenik eginen ordainarazpen honi dagokionez.

Subjektu pasiboak

4. art. Zergadun gisa ordainarazpen honen subjektu pasiboak hauek dira: pertsona fisiko eta juridikoak eta izaera juridikorik gabeko entitateak, unitate ekonomiko bat edo ondare bereizia osatu eta edateko uraren etxez etxeko hornidura zerbitzua eskatu dutenak edo hartaz baliatzen direnak.

Zergadunaren ordezkotzat hartuko dira higiezinen jabeak, eta hauek, behar balitz, onuradunei pasatzen ahalko dizkiete kuotak.

TARIFAK

5. art. Zerbitzuaren tarifak honako kontzeptuengatik izanen dira:

a) Hornidura zerbitzua eskura izan eta horren mantenimenduagatik: 2.000 pezeta plus BEZa (ehuneko 7).

b) Etxean eta ureztalurretan erabiltzeko horniduragatik, kontsumituriko metro kubiko bakoitzagatik: 15 pezeta plus BEZa (ehuneko 7) plus NILSAko kanona.

c) Industrian erabiltzeko horniduragatik, kontsumituriko metro kubiko bakoitzagatik: 20 pezeta plus BEZa (ehuneko 7) plus NILSAko kanona.

d) Ur-hartunea paratzeagatik: 10.000 pezeta.

e) Estoldengatik: 2.000 pezeta plus BEZa (ehuneko 7).

Likidatu beharreko kuota

6. art. Likidatu beharreko kuota aurreko artikuluko tarifak aplikatzearen emaitza izanen da, aipatzen diren kontzeptuen arabera.

Sortzapena

7. art. Tasa eta ordaindu beharra kontzeptu hauengatik sortzen da:

a) Zerbitzua erabilgarri izateagatik eta horren mantenimenduagatik, hornidura-sarera lotzen den unean.

b) Kontsumoagatik, hasten den une beretik.

c) Ur-hartuneagatik, sortzapena eta ordainarazpena izanen dira ur-hartunearen baimena, lizentzia edo irekidura ematen den unean.

Kudeaketa arauak

8. art. Kontagailua erostearen gastuak eta hura jartzeko behar diren materialak eta eskulana, sarera lotzea edo hornidura eskatzen duenari kobratuko zaizkio.

9. art. Uraren hornidura kentzen ahalko zaio, badaezpada ere, hartunearen titularrari, barneko instalazioak ura galarazten duten matxurak baditu.

10. art. Erabiltzaileak ez dauka inondik ere beste inor uraz hornitzerik, ez eta eskubidea ez duenari hartzen uzterik ere. Gainera, galarazi beharko du bere axolagabekeriaz gertatzen ahal den iruzurra. Halakorik bada, erabiltzailea izanen da erantzule bakarrra.

11. art. Erabiltzaileak behartuak daude ura banatzeko sare nagusiko matxura baten ondorioz gertatutakoak toki entitateari lehenbailehen jakinaraztera.

12. art. Erabiltzaileari dagokio kontagailua eta paso- giltza dauden tokia behar den bezala egon dadin zaintzea eta toki entitateak esaten dituen jarraibideak betetzea.

13. art. Ordenantza honetan aipatzen diren kontzeptuetako bat ordaindu beharra duten zergadunak behartuak daude kontagailua dagoen tokira sartzen uztera irakurketa egiten duen langile kreditatuari edo toki entitateko edozein langileri, baldin eta zerbitzuko beharrengatik edo beste zerbaitengatik zergadunaren etxera edo lokalera sartu beharrean badaude.

14. art. Kontagailuaren funtzionamendu normalaren ondorioz izan litezkeen matxuren konponketak, baita erabilera txarraren ondoriozkoenak ere, kontagailuraren jabearen kontu izanen dira.

Dirubilketa

15. art. 1. 5. artikuluko a), b) eta c) idatz-zatietan aipatzen diren tasak urtean behin ordainduko dira.

Artikulu bereko d) idatz-zatian aipatzen den tasa sortzen den unean ordainduko da.

Arau-hauste eta zehapenak

16. art. Honako hauek hartzen dira iruzur motako arau- haustetzat:

a) Toki entitateko langile behar bezala kreditatuek egiten dituzten bisitak oztopatzea.

b) Kontagailuen irakurketa edo ordenantza honetan araututako zerbitzuekin ikustekoa duten frogatzeak galaraztea.

c) Toki entitateak jarritako zigilu, sarraila edo aparatuak aldatzea.

d) Toki entitateak neurgailuak edo kontsumo-aparatuak aldatzeari edo ur-hartunerako egin beharreko obrei buruz emandako jarraibideak ez betetzea.

e) Kontagailuaren irakurketa espres aldatzeko asmoz baimenik gabeko mekanismoak erabiltzea.

17. art. Arau-hauste eta zehapenen gaineko alderdiei dagokienez Ordenantza Fiskal Orokorrean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta horrekin bat heldu diren arauetan xedatutakoari lotuko zaio.

XEDAPEN IRAGANKORRA

2000ko ur hornidurako tasak, aurten etxeetan ur kontagailurik egon ez baita, hornidura eskura izan eta mantentzeko tasari dagokion zenbatekoan ordainaraziko da, alegia, 2000 pezeta plus BEZa (ehuneko 7).

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aplikatuko dira.

Bigarrena.-Ordenantza honek bere testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean indarra hartu eta erabateko eragin juridikoa sortuko du.

Genevillan, bi milako abenduaren hogeita batean. Alkate udalburua, Esteban Echagoyen Arriaga.

Iragarkiaren kodea: A0100083