22. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A R R A G A

Jarduera sailkatua

@@@

Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek aipatutako epean bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Construcciones Azpíroz y Saralegui. Jarduera: metalezko bi dorre eta haien bi anemometroak paratzea. Tokia: Alto de San Marcos alderdiko 6. poligonoko 127. lurzatia.

Larragan, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita hamarrean. Alkatea, Jesús García García.

Iragarkiaren kodea: A0101212