22. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Lurra desafektatzea

Tuterako Udalak, 2001eko urtarrilaren 31n egindako osoko bilkuran, 209.687 metro karratuko lur bat desafektatzea erabaki zuen. Tuterako herrilurretako 46. poligonoko 422. (zati bat), 441., 440., 438., 439., 433. (lurzatian desafektatu gabeko zatia), eta 434. lurzatiak da, eta Erriberako Hondakin Solidoen Mankomunitateari lagako zaio, "Culebrete" izeneko hondakindegiko instalazioak handitzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 140.2 artikuluak xedatzen duenez, espedientea jendaurrean egonen da, hilabetez, interesatuek bidezko iritzitako alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldian, Tuterako Udaleko Jarduera Ekonomikoen eta Enpleguaren Alorrean (Nekazaritza) aztertu ahalko dira agiriak.

Tuteran, bi mila eta bateko otsailaren bian. Nekazaritzako zinegotzi delegatua, Vicente Aguado.

Iragarkiaren kodea: A0101445