22. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Autobus Geltoki zaharra birmoldatzea aparkalekua izateko

Herri honetako Udalak, 2001eko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, Hiri Antolamendurako eta Ingurumenerako Informazio Batzordeak proposaturik, obra hau kontratatzeko espedientea onestea erabaki zuen: "Autobus Geltoki zaharra birmoldatzea, aparkalekua izateko". Enkante bidez esleituko da, prozedura irekia eta presako tramitazioa erabiliz.

Aurrekontua: 60.453.358 pezeta (363.332 euro).

Behin-behineko fidantza: 1.209.067 pezeta (7.266,64 euro).

Eskaintzak aurkezteko epea: hamabost egun natural, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bulego orduetan, hau da, goizeko bederatzietatik ordu bat eta erdiak arte (jendea hartzeko ordutegia).

Proiektua, eranskina eta plegua: "Copistería Carlos Sagasti" dendan, Zaragozako etorbidea, 31.

Kontratisten sailkapena: C taldea, e) kategoria.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Tuteran, bi mila eta bateko otsailaren bian. Alkate udalburua, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: A0100444