22. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

E D I K T U A

Tafallako Udalak, 2000ko abenduaren 15eko osoko bilkura berezian, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Ikusirik, P.B. Ereta, S.L.k 2000ko irailaren 22an aurkezturiko izkribua eta agiriak, erregistroko 2979 zenbakia daukatenak, Hiri Antolamenduko Plan Orokorra URM-4 unitatean aldatzeko espedientea izapidatu dadila eskatzen dutenak.

Ikusirik, Udalak eta P.B. Ereta, S.L.k izenpetu asmo duten hirigintzako hitzarmena, URM-4 eta SGU-3 unitateak urbanizatzekoa, 2000ko urriaren 19an faxen bidez hartua.

Kontuan harturik, Bea jaunak 2000ko urriaren 25ean luzaturiko txosten teknikoa, aldi baterako kontu-hartzaile eta idazkariak 2000ko abenduaren 15ean luzaturiko txosten ekonomiko-juridikoa eta Hirigintzarako Argibide Batzordeak urriaren 27an eta azaroaren 8an luzaturiko irizpena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legeko 115, 116, 120, 127, 140 eta 141. artikuluetan xedaturikoarekin bat, erabaki da:

Lehena.-Hasiera batez onestea gaur egun indarra duen Hiri Antolamenduko Plan Orokorra URM-4 unitatean aldatzeko espedientea, P.B. Ereta, S.L.k sustatua.

Bigarrena.-Udalak eta P.B. Ereta, S.L.k URM-4 unitatea garatzeko izenpetu asmo duten hirigintzako hitzarmena hasiera batez onestea.

Hirugarrena.-Aldaketaren espedientea eta hirigintzako hitzarmena jendaurrean jartzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, interesatuek, aztertu ondoren, bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Laugarrena.-Hasierako onespenaren iragarkia prentsan, Diario de Navarran eta Diario de Noticiasen eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea.

Bosgarrena.-Hirigintzako hitzarmena ez da behin betikoz onetsiko harik eta plan orokorraren aldaketa behin betikoz onetsi arte.

Seigarrena.-Erabaki hau unitateko ukituei, kontu- hartzailetzari, udal zerbitzu teknikoei eta aholkularitza juridikoari jakinaraztea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak sor ditzan. Erabaki honen aurka bidezko da aurkeztea:

a) Berraztertze errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien epaitegi edo sailari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Tafallan, bi mila eta bateko urtarrilaren hamabian. Alkatea, sinadura ulertezina. Aldi baterako idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0100726