22. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O T E I T Z A

Xehetasun azterlana behin betikoz onetsirik

Udalak, 2001eko urtarrilaren 15eko osoko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

1. Behin betikoz onestea Dolores Echávarri de Miguel eta José Javier Azparren Fernández jaun-andreek sustaturiko xehetasun azterlana, Oteitzako Udal Planeko UO-EU/1 unitateko Hilera Oesteko goiko muturreko bi lurzatietan eraikitzeko lerrokadurak aldatzea.

2. Erabaki hau sustatzaileari eta Nafarroako Gobernuko Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, proiektuaren ale batekin batera.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Oteitzan, bi mila eta bateko urtarrilaren hamazazpian. Alkatea, Diego Latasa Igúzquiza.

Iragarkiaren kodea: A0100725