22. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F O N T E L L A S

2001eko lan-egutegia eta lanerako balio gabeko egunak onestea

Fontellasko Udalak, 2000ko abenduaren 28ko osoko bilkuran, erabakia hartu zuen Fontellasko Udalaren zerbitzuko langileen 2001eko lan-egutegia onesteko. Urteko lanordu kopuruan eta lanaldia banatzeko irizpideetan oinarritu da, abenduaren 26ko 597/95 Foru Dekretuan ezarrita baitaude.

Horrenbestez, honako hauek dira Udalaren zerbitzuko langileek 2001eko astegunetan jai izanen dituzten egunak:

Urtarrilak 1, Urte Berri eguna.

Urtarrilak 6, Errege Eguna.

Apirilak 12, Ostegun Santua.

Apirilak 13, Ostiral Santua.

Apirilak 16, Bazko Biharamuna.

Maiatzak 1, Langileen eguna.

Abuztuak 15, Ama Birjinaren Jasokundea.

Irailak 6 eta 7, Errosarioko Ama Birjinaren festak.

Urriak 12, Espainiako jaiegun nazionala.

Azaroak 1, Domusantu.

Abenduak 3, San Frantzisko Xabier, Nafarroaren Eguna.

Abenduak 6, Konstituzioaren eguna.

Abenduak 8, Sortzez Garbiaren eguna.

Abenduak 25, Eguberri eguna.

Lanerako balio gabeko egunak izanen dira 2001eko igande guztiak, eta gainera, urtarrilaren 1a eta 6a; apirilaren 12a, 13a eta 16a; maiatzaren 1a; abuztuaren 15a; irailaren 7a eta 8a; urriaren 12a; azaroaren 1a eta abenduaren 3a, 6a, 8a eta 25a.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Fontellasen, bi milako abenduaren hogeita bederatzian. Alkate udalburua, Andrés Agorreta.

Iragarkiaren kodea: A0100724