22. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZIZUR NAGUSIA

Zehapen espedienteko jarduketen jakinarazpena

Ondotik aipatzen diren pertsonei jakinarazpena egitea ezinezkoa suertatu denez, eta Zaratei buruzko 135/1989 Foru Dekretua hausteagatik Alkatetza honek egin dituen jarduketak direla eta, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta salatua bizi den tokiko Udalaren ediktu oholean paratu da, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzekoak diren gainerako legeetan xedatutakoari jarraikiz.

1. espedientea: arau-hauslea: Eugenio Kostob Petrob. Tokia: Santa Cruz kalea, 5-4.a C, Zizur Nagusia. Eguna: 2000-11-04. Zenbatekoa: 30.000 pezeta. Arau-hauste larria, Zaratei buruzko 135/1989 Foru Dekretuko 24. artikuluaren arabera.

Jakinarazten den jarduketa: Alkatetzaren 307/2000 Dekretua, abenduaren 26koa, zehapen prozedura irekitzen duena, administrazio zehapena ezartzeko, 135/1989 Foru Dekretuko 15. artikulua hausteagatik.

2. espedientea: arau-hauslea: Jorge Javier Ochoa González, Jesús María Almiñana Jimeno eta José Roberto Betancur Cano. Tokia: Santa Cruz kalea, 41-7.a C, Zizur Nagusia. Eguna: 2000-09-10. Zenbatekoa: 10.000 pezeta. Arau-hauste arina, 135/1989 Foru Dekretuko 24. artikuluaren arabera.

Jakinarazten den jarduketa: 135/1989 Foru Dekretuko 15. artikulua haustegatik, administrazio zehapena jartzeko zehapen prozeduraren instrukzio-egilearen karguen plegua.

Zizur Nagusian, bi mila eta bateko urtarrilaren hemezortzian. Alkate udalburua, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: A0100655