22. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Udal hilerriko hilobien kontzesio administratiboa

Honen bitartez, aditzera ematen da Iruñeko Udalean sarrera eman zaiola udal hilerrian kontzesio administratiboaren transmisioa eskatzen duen idazkiari, datu hauen araberakoa:

Erregistro zenbakia: 00029148.

Sarrera eguna: 2000ko uztailaren 3a.

Eskatzailea: Esperanza Martínez Miranda.

Espedientea tramitatzeko udal egoitza: Ondare Departamentua. Herriko Etxeko lehen solairua.

Panteoia: San Gabriel, 28.

Egungo titularra: Encarnación Zamora Redín.

Jarri nahi den titularra: Esperanza Martínez Miranda.

Aurkeztutako tituluak: agiri pribatuak.

Eskaeraren xedea: titulartasuna aldatzea.

Prozedura azterketa eta alegazio epea:

Espedientea ikusgai egonen da Ondare Departamentuko bulegoetan. Hura aztertzeko interesa duten pertsona fisiko eta juridikoek hilabeteko epea dute horretarako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, baita alegazioak egin eta agiriak edo bertze elementu batzuk aurkezteko ere, espedientean kontuan hartzeko modukoak direla uste badute. Iruñeko Udalaren erregistro orokorrera igorriko dira, Herriko Etxeko beheko solairura, alegia.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta bete dadin.

Iruñean, bi milako azaroaren hamaseian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0100618