22. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F U N E S

2001erako aurrekontu luzatuko aldaketa hasiera batez onetsirik

Funesko Udalak, 2001eko urtarrilaren 11ko osoko bilkuran, aurrekontuko aldaketa hau hasiera batez onestea erabaki zuen:

GASTUAK:

Kreditu gehikuntza, "Hornidura eta saneamenduko obrako bigarren fasea" deritzon kontusailean. 7.132.583 pezeta egiten du (gehiago egiten ahalko du).

Gastu hori dirusarreren kontusail hauen kontu finantzatuko da:

DIRUSARRERAK:

75500 kontusaila. Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza (Imp. Navarra): 24.213.433 pezeta.

91701 kontusaila. Hitzartu beharreko kreditua: 38.548.049 pezeta.

91702 kontusaila. Nafarroako Gobernuarekiko hitzarmena. 2001eko ekitaldirako herrilanak: 4.700.000 pezeta.

77801 kontusaila. Gas Navarrarekiko hitzarmena: 7.931.864 pezeta.

Interesatuek, espedientea aztertu ondoren, alegazioak aurkezten ahalko dituzte, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamabost egun balioduneko epean. Epe horretan alegaziorik aurkezten ez bada, aldaketa behin betikoz onetsiko dira, 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan xedaturikoarekin bat.

Funesen, bi mila eta bateko urtarrilaren hamabian. Alkatea, José Luis Díaz Díaz.

Iragarkiaren kodea: A0100616