22. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F U N E S

Arau Subsidiarioetako aldaketa hasiera batez onetsirik

Funesko Udalak, 2001eko urtarrilaren 11ko osoko bilkuran, erabaki zuen Funesko arau subsidiarioak aldatzeko proiektua, José Manuel Gutiérrez Cuesta arkitektoak prestatua eta Funesko Udalak sustatua, hasiera batez onestea. Hirigintzako Arauetako 113.4 artikulua da aldatzekoa. Lurzati batzuk ekoizpen ertaineko lurzoru urbanizaezinen sailean sartuko dira, haien ohiko erabilerarekin bat etor daitezen.

Espedientea jendaurrean izanen da, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Epe horretan Herriko Etxean izanen da ikusgai eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko zaizkio.

Funesen, bi mila eta bateko urtarrilaren hamabian. Alkate udalburua, José Luis Díaz Díaz.

Iragarkiaren kodea: A0100615