22. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A B A N I L L A S

Arau subsidiarioetako aldaketa puntuala hasiera batez onetsirik

Udal honek, urtarrilaren 15eko osoko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

1.$Cabanillasko arau subsidiarioetako aldaketa puntuala hasiera batez onestea. Ondoren aipatzen diren artikuluei dagokien testua gaineratuko zaie.

II. liburukia. 7. titulua. 3. kapitulua. Bigarren zabalguneko berezko baldintzak. 7.3.3 artikulua.

II. liburukia. 7. titulua. 4. kapitulua. Hirugarren zabalguneko A saileko berezko baldintzak. 7.4.3 artikulua.

II. liburukia. 7. titulua. 5. kapitulua. Bigarren zabalguneko B saileko berezko baldintzak. 7.5.3 artikulua.

Gaineratu beharreko testua:

Bi kaleekin mugakide diren gaurko lurzatien kasuan, baimena ematen ahalko da haiek bereizi edo banatzeko, baldin eta ondoriozko lurzatiek gutxienez ere 8 metroko fatxada eta 120 m2ko eremua badute. Neurri horiek txikiagoak izaten ahalko dira gaur egun sendoturik dauden lurzatien kasuan.

2.$Espedientea jendaurrean izanen da, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Diario de Navarran, hilabetez, 10/94 Foru Legeko 115. artikuluan ezartzen diren ondorioak sor ditzan.

10/94 Foru Legeko 115. artikuluarekin bat, aldaketa horiek jendaurrean izanen dira, hilabetez. Espedientea interesatuen esku dago, Herriko Etxeko idazkaritzan.

Cabanillasen, bi mila eta bateko urtarrilaren hamaseian. Alkatea, Ana María Rodríguez Enériz.

Iragarkiaren kodea: A0100614