22. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

RENFEk Muskaria kalean duen 123 metro karratuko eremua okupatu eta erosi beharraren interes orokorra eta onura publikoa deklaratzea, eta ondasun eta eskubideak desjabetzeko espedientea abiatzea

Udalak RENFEk Muskaria kalean duen 123 metro karratuko eremua okupatu eta erosi beharraren interes orokorra eta onura publikoa deklaratzea erabaki zuen, desjabetzeko, 2000ko abenduaren 22an egin bilkura arruntean, Hiri Antolamendurako eta Ingurugiroko Informazio Batzordeak proposaturik. Halaber erabaki zuen ondasun eta eskubideak desjabetzeko espedientea abiatzea, okupatu baino lehen pagatuta edo gordailuan utzita, kale bat baita. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hamabortz egun balioduneko epea izanen da, aipatu espedienteak ukituek alegazioak aurkez ditzaten, idatziz, Udalaren erregistro orokorrean.

Ukituriko eremuen banan-banako zerrenda zehatza hau da:

Zenbakia: 1. Titularra: RENFE. Tokia eta eremua: Muskaria kalea, 123 metro karratu. Balorazioa: 8.851 pezeta/metro karratuko. Balio osoa: 1.088.673 pezeta (6.543,06 euro).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, bi mila eta bateko urtarrilaren bian. Zinegotzi eskuordea, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: A0100200