22. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Milagrosako BEPBko XIX/UO 1 eta 3 unitateetako urbanizazio proiektua. Behin betiko onespena

Iruñeko Udaleko alkatetzak, 2000ko abenduaren 22an, ebazpen hau eman zuen: "Milagrosako BEPBko XIX/UO 1 eta 3 unitateetako urbanizazio proiektua jendaurrean egoteko epea iraganik, alkateak 2000ko uztailaren 5eko ebazpenaren bidez hasiera batez onetsi zuena, 2000ko irailaren 1eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturik, teknikarien eta legelariaren txostenekin bat, ebatzi dut:

1.-Alegazioen txostena onestea. Ez dira onartzen Domus Oficina de Gestión y Promociones, S.L., Proedina, S.L. eta Gesaya, S.L. sozietateek aurkeztu dituztenak.

2.-Milagrosako BEPBko XIX/UO 1 eta 3 unitateetako urbanizazio proiektua behin betikoz onestea, udal teknikarien txostenetan adierazirikoaren arabera zuzendurik.

3.-Espedientea izapidatu eta ebazteko tasa onestea, 10.839.631 pezeta egiten duena.

4.-Nafarroako Gobernuari erabaki honen berri ematea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea".

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren lauan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0100195