22. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A S A B U R U A

Udal ordenantza hasiera batez onetsirik

Basaburuko Udalak, 2000ko abenduaren 29ko osoko bilkuran, udal ordenantza hau hasiera batez onestea erabaki zuen:

1.-Eraikinak eraiki eta gaiberritu edo berritzeko laguntzei buruzko udal ordenantza.

Jendaurrean izanen da, 30 egun balioduneko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aurrera, auzoek eta interesatu legitimoek, espedientea aztertu ondoren, Herriko Etxeko idazkaritzan dagoena, bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Basaburuan, bi mila eta bateko urtarrilaren bian. Alkatea, J. Benito Alberro Goñi.

Iragarkiaren kodea: A0100194