22. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A P A R R O S O

Hasierako onespena aurrekontuko aldaketei

Caparrosoko Udalak, 2000ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, aurrekontuko zenbait aldaketa onestea erabaki zuen. Hona hemen:

Kreditu gehikuntza:

Kontusaila: 1 441 21100, Hornidura, saneamendu eta kontagailuak. Zenbatekoa: 2.000.000 pezeta.

Kontusaila: 1 613 22703, Trakasa, katastroen mantenimendua. Zenbatekoa: 1.060.966 pezeta.

Kontusaila: 1 581 22102, Ura, herriko ureztaketa. Zenbatekoa: 986.156 pezeta.

Kontusaila: 1 581 48001, Herrilurren kalteordaina. Zenbatekoa: 3.260.065 pezeta.

Gastuen igoera osoa Diruzaintzako gerakinen kargura finantzatuko da.

Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, Idazkaritzan egonen da ikusgai, 15 egun baliodunetan egon ere, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Epe hori inolako erreklamaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsitzat joko da.

Caparroson, bi mila eta bateko urtarrilaren batean. Alkate udalburua, Pedro Tabar Oneca.

Iragarkiaren kodea: A0100156