22. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E I R E

Hasierako onespena Udal Planari

Beireko Udalak, 2000ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, Beireko Udal Plana hasiera batez onestea erabaki zuen.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta ohartarazten da, uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 127. artikuluan eta harekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz, hasiera batez onetsitako Udal Plana Udaletxean egonen dela ikusgai, hilabetez egon ere, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan egoki juzgatzen diren alegazioak egin daitezen.

Beiren, bi milako abenduaren hogeita bederatzian. Alkate udalburua, Emilio Ongay Adot.

Iragarkiaren kodea: A0100155