22. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A K E D A O

Lurraren desafektazioa

Bakedaoko Kontzejuko Batzarreak, 2000ko irailaren 19an egin bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

"Erabaki da Nafarroako Gobernuari (Herrilurren departamentuari) eskatzea herrilurretako 125 metro karratuko desafektazioa. Herrilur horrek Bakedaoko Kontzejuko hiri lurzorua du mugakide, La Balsa alderdian dago eta 7. poligonoko 443. lurzatiari dagokio. Desafektazioaren helburua da Bakedaoko hiri lurzoruari atxikitzea, ondotik María Cleofé Erdocia San Martín andreari zuzenean saltzeko, familibakarreko etxebizitza egin dezan bizitoki ohikoa izateko.

Bakedaon, bi milako urriaren bian. Kontzejuko burua, Luis María Goñi.

Iragarkiaren kodea: A0100154