22. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

E D I K T U A

Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi delegatuak, 2000ko azaroaren 28an, ondoko ebazpena eman zuen, bertzeak bertze:

"Ikusirik 2000ko azaroaren 14ko ikustaldiaz egin zen txostena emandako lizentziaz haratako obren gainean, eta orobat ikusirik egitate hauen berri ematen duen txosten juridikoa:

2000ko azaroaren 14an ikustaldia eginik, agerian gelditu da Sanduandia karrikako 9an obrak egiten ari direla, RUV 02-SEP-99 (11/CM) ebazpenaren bitartez 1999ko irailaren 2an eman zen lizentzian jasotzen ez direnak, zehatz-mehatz, solairuak berritzea eta eskailera eta gibeleko fatxada eraistea.

Ikusirik aipatu aurrekariak eta uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legean, apirilaren 3ko 85/95 Foru Dekretuan eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legean gai honetaz ari diren artikuluak, ebatzi dut:

1.-Legez kanpoko obrak berehala gelditzeko agintzea.

2.-Bi hilabeteko epea ematea lizentzia eskatzeko. Teknikari eskudun batek prestatutako aginduzko proiektua ikusi-onetsirik aurkeztu beharko da lehenik.

3.-Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 230. artikuluaren arabera, Angel Arraiza Razquin jaunari urraturiko hirigintzako ordena lehengoratzeko espedientea abiaraztea. Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legearen 84.2 artikuluak ondorioak sor ditzan, interesatuak 15 eguneko epea du bere eskubideen alde egoki juzkatzen duena alegatu eta nahi dituen agiriak aurkezteko. Epe hori iraganik, behar den ebazpena emanen da."

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetarik bat paratzen ahal da:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik; edo

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) egun indarra duen Legearen 59.4 eta 59.5.a) artikuluetan eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoa betez, eta izan daitezkeen interesatu ezezagunetzat, legez saiatuta ere jakinarazpena egin ahal izan ez zaienentzat, jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hiruan. Hirigintza eta Etxebizitza Alorreko idazkari teknikoa, Esther Azanza Fernández.

Iragarkiaren kodea: A0100150