22. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIA. Jakinarazpen ediktuak.

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko abuztuaren 16an emandako 4.176 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-6683 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Javier Ezquer Llorente jaunak jarritakoa, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko ekainaren 10ean emandako premiamendu- probidentziaren aurka (16435/96 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4.176 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako azaroaren hogeita hamarrean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-6683 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Javier Ezquer Llorente jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko ekainaren 10ean emandako premiamendu-probidentziaren aurka (16435/96 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Alkatetzak 1999ko ekainaren 10ean eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka. Isuna trafikoko arau-hauste batengatik ezarri zen, ebazpen zehatzaile baten bidez, gorago aipatutako zehapen espedientean. Interesatuak bere iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri dio Auzitegi honi, eta bere egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Beste ezein ohar egin baino lehen, gora jotzeko errekurtso honetan eztabaidagai diren egitateak nabarmendu behar ditugu.

a) Zehapen espediente batean eman zen ebazpen baten bidez, errekurtsogileari isuna ezarri zitzaion trafikoko arau-haustea egiteagatik.

b) Egintza horren kontra Auzitegi honetan 0024/97 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa jarri zen eta guk ezetsi egin genuen 1999ko apirilaren 7an emandako 4.150 zenbakiko ebazpenaren bidez. Ebazpen horri ez zaio aurka egin Administrazioarekiko auzietarako jurisdikzioan.

c) Isuna ez zen borondatezko epean ordaindu eta 1999ko ekainaren 10ean premiamendu-probidentzia eman zen. Gora jotzeko errekurtso honen bidez aurka egiten zaio probidentzia horri.

Bigarrena.-Premiamendu-prozedura batean Udalaren jarduna legezkoa izan den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1.684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, Erregelamenduaren 99.1. artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) preskripzioa; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko eran ez jakinaraztea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) betearazpen bideari hasiera ematen dion agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 E. Ar.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 E. Ar.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Espedientea azterturik ondorioztatu denez, Erregelamenduaren 99. artikuluko balizkoetatik bat bera ere ez da gertatu. Zehapen-ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaion interesatuari, formazko betekizun guztiak betez. Bestalde, ez da antzeman ordainketa geroratzeko baimena eman denik, ezta Auzitegi honek, are ofizioz, aintzat hartu beharko lukeen beste inolako akatsik gertatu denik ere.

Hirugarrena.-Preskripzioari dagokionez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.3. artikuluak ondokoa dio: "Zehapenak preskribatzeko epea ebazpen zehatzailea irmoa den lehen egunaren biharamunetik hasita zenbatu behar da. (...)". Bistan denez, xedapen horrek aipatzen duen irmotasunak ez du batere zerikusirik egintza batek administrazio-bideari amaiera ematearekin. Trafikoaren arloan, berriz, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 83. artikuluak "irmotasuna administrazio-bidean" aipatzen du, irmotasun hori ebazpen zehatzailea betearazi ahal izateko baldintza den aldetik, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 138.3. artikuluan azaltzen den bezalatsu, baina ez ditu inondik ere nahasten administrazio-bideko "irmotasun" hori eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.3. artikuluak eta Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 81.2. artikuluak, biak ere zehapenen preskripzio-epearen zenbaketa arautzeko berariaz eginak, aipatzen duten irmotasuna. Beste irmotasun mota hau, izan ere, ez administrazio-bidean ez judizio-bidean inolako ekintza edo errekurtsoren bidez aurka egin ezin zaien egintzen edo erabakien egoera juridikoa da. Hala, egintza edo erabaki bati ez bazaio aurka egiten horretarako dagoen epean, egintza hori irmoa eta onartua izanen da epea bukatzen denean, eta orobat, errekurtsoa jarriz gero, hari erantzunez ematen den ebazpen edo epaian errekurtsoa ezesten denean ere, egintza edo erabakia irmoa izanen da epaiari aurka egiten ez bazaio edo errekurtso gehiago jartzeko beste auzialdirik ez badago.

Azken une horietatik aurrera zehaztu behar da zein egunetan hasiko den zehapenaren preskripzio-epea, eta egun hori ez da besterik egintza zehatzailea irmoa den lehen eguna baizik, alegia, egintza zehatzaileari jadanik aurka egiterik ez dagoen lehen eguna. Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 138.3 eta 132.2. artikuluetako arauak eta Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 83.1 eta 81.2. artikuluetako arauak, beraz, gai desberdinei buruzkoak dira eta ondorio desberdinak dakartzate; lehenengoek zehapena noiztik aurrera betearaz daitekeen zehazten dute; bigarrenek, noiz hasiko den zehapena preskribatzeko epea. Inola ere ez dira aldi berean gertatzen administrazio-bidearen amaiera eta egintza baten irmotasuna. Ebazpen zehatzailea jakinarazten den egunean gertatzen da administrazio-bidearen amaiera, eta jakinarazpen egunetik bi hilabetera, gutxienez, egintzaren irmotasuna, legez bi hilabeteko epea dagoelako egintzaren aurkako errekurtsoa jartzeko Administrazioarekiko auzietarako epaitegian. Ondorioak ere erabat desberdinak dira: administrazio-bidea amaitzen denean zehapena betearazten ahal da eta egintzari judizio bidez aurka egiten ahal zaio. Egintza irmo bilakatzen denean, aldiz, ez dago berari aurka egiterik, edo epea bukatuta dagoelako (berrikuspeneko errekurtsoaren salbuespenarekin) edo errekurtsoa ezetsita dagoelako. Egintzaren irmotasunak, gainera, hasiera ematen dio zehapenaren preskripzio-epeari.

Ildo horretan, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 25. artikuluak dioenez, "administrazio-bideari amaiera ematen dioten berariazko edo ustezko egintzei..." soilik jartzen ahal zaie errekurtsoa jurisdikzio horretan, eta aldiz, 28. artikuluaren arabera, ezin zaie errekurtsorik jarri behar zen denboran eta eran errekurtsorik jarri ez zaielako irmoak eta onartuak diren egintzak baieztatzeko edo berregiteko egintzei. Horregatik, zentzuzkoa denez, 51. artikuluak dio errekurtsoa ezin dela onartu hura jartzeko epea bukatuta dagoenean, zeren ordurako egintzak irmoak baitira. Epea bukatuta badago, egintza irmoa da, eta haren berregite hutsa diren beste egintzei ere ezin zaie aurka egin. Aitzitik, administrazio-bideko egintza irmoak oker esaten zaien horiek dira, hain zuzen ere, Administrazioarekiko auzietarako jurisdikzioaren bidean aurkatzen ahal diren egintzak.

Azken batean, toki erakundeen egintzak, administrazio-bideari amaiera ematen badiote, aurkatzen ahal dira eta Administrazioak betearazten ahal ditu; baina, irmoak direnez gero, ezin da haien aurka Administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri, eta, Nafarroan, ezin da haien aurka gora jotzeko errekurtsorik jarri Administrazio Auzitegi honetan, eta irmoak diren egunean hasten da zenbatzen zehapena preskribatzeko epea.

Egintza, kasu honetan, ebazpen zehatzailea eman zen egunetik aurrera izan zen irmoa administrazio-bidean, eta borondatezko epean isuna ordaindu ez zenez, zehapena betearazten ahal zen epe hori bukatu eta gero; baina guk 1999ko apirilaren 7an eman genuen ezespen-ebazpena irmo bilakatu zen egunean hasi zen preskripzio-epea, hau da, gure ebazpena jakinarazi eta handik bi hilabetera, ebazpen horri ez zitzaiolako aurka egin Administrazioarekiko auzien jurisdikzioan. Horregatik, garbi dago ez dela iragan zehapena preskribatzeko urtebeteko legezko epea. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu gora jotzeko errekurtso hau, premiamendu-probidentzia baten aurka jarritakoa; egintza hori berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako azaroaren hogeita hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko abuztuaren 18an emandako 4.255 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpenak ondoko errekutsoa ebatzi du: 1999ko azaroaren 9an, udal garabiak ibilgailu bat erretiratu baitzuen, Iruñeko Udalak igorritako Garabi Zerbitzuengatiko Tasaren likidazioaren aurka Emiliana Andueza Sanz andreak jarri zuen 99-6504 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa; Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4.255 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Juan Luis Beltrán Aguirre jauna.

Mahaikideak: Carlos Arroyo Izarra jauna eta María Jesús Moreno Garrido andrea.

Iruñean, bi milako abuztuaren hogeita zortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Bigarren Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 1999ko azaroaren 9an, udal garabiak ibilgailu bat erretiratu baitzuen, Iruñeko Udalak igorritako Garabi Zerbitzuengatiko Tasaren likidazioaren aurka Emiliana Andueza Sanz andreak jarri zuen 99-6504 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Udalak garabi zerbitzuarengatik Emiliana Andueza Sanz andreari ordainarazi dion tasa-likidazioaren aurka. Izan ere, udal garabiak ibilgailu bat bide publikotik kendu zuen, behar ez bezala aparkaturik zegoelako.

2. Errekurtsogileak bere iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion arrazoiak alegatu ditu, eta likidazioa deusezta dadila eta ordaindutako kopurua itzul dakiola eskatu du.

3. Iruñeko Udalak espedientea igorri du eta txostena erantsi du. Txostenean, egokitzat jotzen dituen oinarriak azaldu ondoren, errekurtsoa ezets dadila eskatu du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udalaren Garabi Zerbitzuaren esku-hartzea eragin zituzten gertaerak -bigarren ilaran aparkatzea, behar bezala aparkaturik zegoen beste ibilgailu bati traba egiten ziola- erabat egiaztatu dira espedientean. Beraz, ez dago zalantzan jartzerik arau-haustea egin zela.

Bigarrena.-Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1. artikuluaren arabera, Administrazioak, aztergai duguna bezalako kasuetan, ibilgailuak bide publikotik kendu eta udal agintari eskudunak adierazitako lekuan gordailatzen ahal ditu; halaber, manu beraren 2. idatz-zatian Administrazioari baimena ematen zaio ibilgailua bide publikotik kentzeak dakartzan gastuak interesatuari ordainarazteko.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Garabi Zerbitzuarengatiko Tasaren likidazioaren aurka Emiliana Andueza Sanz andreak jarritakoa; egintza hori berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Luis Beltrán. Carlos Arroyo. María Jesús Moreno. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako azaroaren hogeita hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko abuztuaren 28an emandako 4.197 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-5550 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Conrado Capilla Frías jaunak jarritakoa, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko maiatzaren 3an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (5464/96 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4.197 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako abuztuaren hogeita zortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-5550 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Conrado Capilla Frías jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko maiatzaren 3an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (5464/96 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Alkatetzak 1999ko maiatzaren 3an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka. Isuna trafikoko arau-hauste batengatik ezarri zen, ebazpen zehatzaile baten bidez, gorago aipatutako zehapen espedientean. Interesatuak bere iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri dio Auzitegi honi, eta bere egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Beste ezein ohar egin baino lehen, gora jotzeko errekurtso honetan eztabaidagai diren egitateak nabarmendu behar ditugu.

a) Zehapen espediente batean eman zen ebazpen baten bidez, errekurtsogileari isuna ezarri zitzaion trafikoko arau-haustea egiteagatik.

b) Egintza horren kontra Auzitegi honetan 3.131/96 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa jarri zen eta guk ezetsi egin genuen 1999ko otsailaren 24n emandako 2.165 zenbakiko ebazpenaren bidez. Ebazpen horri ez zaio aurka egin Administrazioarekiko auzietarako jurisdikzioan.

c) Isuna ez zen borondatezko epean ordaindu eta 1999ko maiatzaren 3an premiamendu-probidentzia eman zen. Gora jotzeko errekurtso honen bidez aurka egiten zaio probidentzia horri.

Bigarrena.-Premiamendu-prozedura batean Udalaren jarduna legezkoa izan den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1.684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, Erregelamenduaren 99.1. artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) preskripzioa; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko eran ez jakinaraztea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) betearazpen bideari hasiera ematen dion agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 E. Ar.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 E. Ar.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Espedientea azterturik ondorioztatu denez, Erregelamenduaren 99. artikuluko balizkoetatik bat bera ere ez da gertatu. Zehapen-ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaion interesatuari, formazko betekizun guztiak betez. Bestalde, ez da antzeman ordainketa geroratzeko baimena eman denik, ezta Auzitegi honek, are ofizioz, aintzat hartu beharko lukeen beste inolako akatsik gertatu denik ere.

Hirugarrena.-Preskripzioari dagokionez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.3. artikuluak ondokoa dio: "Zehapenak preskribatzeko epea ebazpen zehatzailea irmoa den lehen egunaren biharamunetik hasita zenbatu behar da. (...)". Bistan denez, xedapen horrek aipatzen duen irmotasunak ez du batere zerikusirik egintza batek administrazio-bideari amaiera ematearekin. Trafikoaren arloan, berriz, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 83. artikuluak "irmotasuna administrazio-bidean" aipatzen du, irmotasun hori ebazpen zehatzailea betearazi ahal izateko baldintza den aldetik, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 138.3. artikuluan azaltzen den bezalatsu, baina ez ditu inondik ere nahasten administrazio-bideko "irmotasun" hori eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.3. artikuluak eta Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 81.2. artikuluak, biak ere zehapenen preskripzio-epearen zenbaketa arautzeko berariaz eginak, aipatzen duten irmotasuna. Beste irmotasun mota hau, izan ere, ez administrazio-bidean ez judizio-bidean inolako ekintza edo errekurtsoren bidez aurka egin ezin zaien egintzen edo erabakien egoera juridikoa da. Hala, egintza edo erabaki bati ez bazaio aurka egiten horretarako dagoen epean, egintza hori irmoa eta onartua izanen da epea bukatzen denean, eta orobat, errekurtsoa jarriz gero, hari erantzunez ematen den ebazpen edo epaian errekurtsoa ezesten denean ere, egintza edo erabakia irmoa izanen da, epaiari aurka egiten ez bazaio edo errekurtso gehiago jartzeko beste auzialdirik ez badago.

Azken une horietatik aurrera zehaztu behar da zein egunetan hasiko den zehapenaren preskripzio-epea, eta egun hori ez da besterik egintza zehatzailea irmoa den lehen eguna baizik, alegia, egintza zehatzaileari jadanik aurka egiterik ez dagoen lehen eguna. Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 138.3 eta 132.2. artikuluetako arauak eta Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 83.1 eta 81.2. artikuluetako arauak, beraz, gai desberdinei buruzkoak dira eta ondorio desberdinak dakartzate; lehenengoek zehapena noiztik aurrera betearaz daitekeen zehazten dute; bigarrenek, noiz hasiko den zehapena preskribatzeko epea. Inola ere ez dira aldi berean gertatzen administrazio-bidearen amaiera eta egintza baten irmotasuna. Ebazpen zehatzailea jakinarazten den egunean gertatzen da administrazio-bidearen amaiera, eta jakinarazpen egunetik bi hilabetera, gutxienez, egintzaren irmotasuna, legez bi hilabeteko epea dagoelako egintzaren aurkako errekurtsoa jartzeko Administrazioarekiko auzietarako epaitegian. Ondorioak ere erabat desberdinak dira: administrazio-bidea amaitzen denean zehapena betearazten ahal da eta egintzari judizio bidez aurka egiten ahal zaio. Egintza irmo bilakatzen denean, aldiz, ez dago berari aurka egiterik, edo epea bukatuta dagoelako (berrikuspeneko errekurtsoaren salbuespenarekin) edo errekurtsoa ezetsita dagoelako. Egintzaren irmotasunak, gainera, hasiera ematen dio zehapenaren preskripzio-epeari.

Ildo horretan, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 25. artikuluak dioenez, "administrazio-bideari amaiera ematen dioten berariazko edo ustezko egintzei..." soilik jartzen ahal zaie errekurtsoa jurisdikzio horretan, eta aldiz, 28. artikuluaren arabera, ezin zaie errekurtsorik jarri behar zen denboran eta eran errekurtsorik jarri ez zaielako irmoak eta onartuak diren egintzak baieztatzeko edo berregiteko egintzei. Horregatik, zentzuzkoa denez, 51. artikuluak dio errekurtsoa ezin dela onartu hura jartzeko epea bukatuta dagoenean, zeren ordurako egintzak irmoak baitira. Epea bukatuta badago, egintza irmoa da, eta haren berregite hutsa diren beste egintzei ere ezin zaie aurka egin. Aitzitik, administrazio-bideko egintza irmoak oker esaten zaien horiek dira, hain zuzen ere, Administrazioarekiko auzietarako jurisdikzioaren bidetik aurkatzen ahal diren egintzak.

Azken batean, toki erakundeen egintzak, administrazio-bideari amaiera ematen badiote, aurkatzen ahal dira eta Administrazioak betearazten ahal ditu; baina, irmoak direnez gero, ezin da haien aurka Administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri, eta, Nafarroan, ezin da haien aurka gora jotzeko errekurtsorik jarri Administrazio Auzitegi honetan, eta irmoak diren lehen egunean hasten da zenbatzen zehapena preskribatzeko epea.

Egintza, kasu honetan, ebazpen zehatzailea eman zen egunetik aurrera izan zen irmoa administrazio-bidean, eta borondatezko epean isuna ordaindu ez zenez, zehapena betearazten ahal zen epe hori bukatu eta gero; baina guk 1999ko otsailaren 24an eman genuen ezespen-ebazpena irmo bilakatu zen egunean hasi zen preskripzio-epea, hau da, gure ebazpena jakinarazi eta handik bi hilabetera, ebazpen horri ez baitzitzaion aurka egin Administrazioarekiko auzien jurisdikzioan. Horregatik, garbi dago ez dela iragan zehapena preskribatzeko legezko epea, urtebete, alegia. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu gora jotzeko errekurtso hau, premiamendu-probidentzia baten aurka jarritakoa; egintza hori berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako azaroaren hogeita hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko irailaren 11n emandako 4.647 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 93-2957 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Francisco Javier Calongue Mugueta jaunak jarritakoa, trafikoko isun batzuk betearazpen bidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1993ko uztailaren 28an emandako hiru premiamendu-probidentziaren aurka (38394/92, 37869/92 eta 20522/92 zenbakiko udal espedienteak). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4.647 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako irailaren hamaikan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 93-2957 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Francisco Javier Calonge Mugueta jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko hiru isun betearazpen bidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1993ko uztailaren 28an emandako hiru premiamendu-probidentziaren aurka (38394/92, 37869/92 eta 20522/92 zenbakiko udal espedienteak).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko hiru isun betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Alkatetzak eman zituen hiru premiamendu-probidentziaren aurka. Isunak trafikoko hiru arau-hausterengatik ezarri ziren, Alkatetzak berak emandako ebazpen banatan. Interesatuak bere iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentziak deusezta daitezela erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituzten espedienteak igorri ditu, eta bere egintzen legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Premiamendu-prozedura batean Udalaren jarduna legezkoa izan den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1.684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, Erregelamenduaren 99. artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) preskripzioa; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko eran ez jakinaraztea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) betearazpen bideari hasiera ematen dion agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 E. Ar.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 E. Ar.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Espedientea azterturik ondorioztatu denez, kasu honetan Erregelamenduaren 99. artikuluko 1.b) idatz-zatian azaltzen den balizkoa gertatu da. Izan ere, Udalak igorri dituen agirietan ez dago jasorik zehapen-ebazpenak interesatuari behar bezala jakinarazi zaizkionik. Zehatzago, ez dago jasorik jakinarazpenak agerian jarri direnik interesatuak azken helbide ezaguna izan duen herriko udaletxeko ediktu-oholean, Auzitegi Gorenak hala egin behar dela adierazi badu ere hainbat epaitan: 1980ko apirilaren 22koan (2592 E.Ar.), 1983ko urriaren 28koan (5285 E.Ar.) eta 1997ko martxoaren 13koan (2414 E.Ar.), besteak beste. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa baiestea eta errekurritutako premiamendu-probidentziak deusezak eta indargabeak direla adieraztea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi behar dugu eta baietsi dugu arestian aipatutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko trafikoko hiru isun betearazpen bidetik kobratzeko emandako hiru premiamendu-probidentziaren aurkakoa (20522/92, 37869/92 eta 38394/92 zenbakiko zehapen espedienteak); probidentzia horiek deuseztatu behar ditugu eta deuseztatu ditugu, Zuzenbidearen aurkakoak direlako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako azaroaren hogeita hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko abuztuaren 31n emandako 4.294 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-5197 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Ana Jesús Ezcutari Artieda andreak jarritakoa, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko martxoaren 2an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (34772/98 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4.294 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako abuztuaren hogeita hamaikan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-5197 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Ana Jesús Ezcutari Artieda andreak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko martxoaren 2an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (34772/98 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Alkatetzak eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka. Isuna trafikoko arau-hauste batengatik ezarri zen, Alkatetzak berak emandako ebazpenean. Interesatuak bere iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du, eta bere egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Premiamendu-prozedura batean Udalaren jarduna legezkoa izan den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1.684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, Erregelamenduaren 99. artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) preskripzioa; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko eran ez jakinaraztea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) betearazpen bideari hasiera ematen dion agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 E. Ar.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 E. Ar.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Espedientetik ondorioztatu denez, kasu honetan Erregelamenduaren 99. artikuluko balizkoetatik bat bera ere ez da gertatu. Zehapen-ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaion errekurtsogileari, formazko betekizun guztiak betez. Izan ere, interesatuaren azken helbide ezagunean (Etxarri-Aranatz, Nafarroa) Posta Zerbitzuaren bidez jakinarazpena egiteko bi saio egin ziren, baina alferrik, helbidea azkenean ezezaguna gertatu baitzen; ondoren, ebazpen-proposamena eta zehapen-ebazpena argitara eman ziren Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (hurrenez hurren, 37 eta 64 zenbakietan, 1999ko martxoaren 26an eta maiatzaren 21ean), eta Etxarri-Aranatzeko udaletxeko ediktu-oholean, eta horrenbestez tramitea betetzat eman zen. Jakina denez, ediktu bidezko jakinarazpenak salbuespen dira; jakinarazpen sistema horretara jotzen da interesatuari berari jakinarazpena egiteko saioek huts egiten dutenean edo, kasu honetan bezala, interesatuaren helbidea jakiten ez denean (Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4. artikulua).

Hirugarrena.-Egintza hura irmoa eta onartutakoa da, behar ziren garaian eta eran ez zitzaiolako errekurtsorik jarri, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 83. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Hori dela eta, gogora ekarri behar da ezen interesatuak zehapen-ebazpenari aurka egiteko hiru errekurtso izan dituela aukeran: birjarpenezko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzenduta; Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren sail egokian, edo bestela gora jotzeko errekurtsoa Auzitegi honetan.

Lege-testu beraren 84. artikuluan aipatzen den borondatezko ordainketa epea iragan denez, Zuzenbidearekin bat dator isuna premiamendu bidetik ordainaraztea, eta bai %20ko premiamendu-errekargua sortzea (aipatu erregelamenduaren 98 eta 100. artikuluak) eta berandutzagatiko korrituak sortzea ere (arau beraren 98 eta 109. artikuluak). Bestalde, ez da antzeman preskripzioa gertatu denik (zehapenak, behin irmo direnean, urtebeteren buruan preskribatzen dira -Bide Segurtasuari buruzko Legearen 81.2. artikulua-), ez ordainketa geroratzeko baimena eman denik, ezta Auzitegi honek, are ofizioz, aintzat hartu beharko lukeen beste inolako akatsik gertatu denik ere. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Alkatetzak trafikoko isun bat premiamendu bidetik kobratzeko emandako premiamendu-probidentziaren aurkakoa (34772/98 zenbakiko zehapen espedientea); egintza hori berretsi behar dugu eta berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako azaroaren hogeita hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko abuztuaren 2an emandako 3.992 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-5000 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Jesús Valeriano Irigoyen Palacín jaunak jarri zuen, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udalak 220361/99 zenbakiko udal espedientean eman zuen ebazpenaren aurka. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3.992 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta María Jesús Balana Asurmendi andrea.

Iruñean, bi milako abuztuaren bian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Hirugarren Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-5000 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Jesús Valeriano Irigoyen jaunak jarri du errekurtso hori, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udalak 220361/99 zenbakiko udal espedientean eman zuen ebazpenaren aurka.

Egitatezko aurrekariak:

1. Jesús Valeriano Irigoyen Palacín jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Iruñeko Udalak 1999ko apirilaren 27an emandako ebazpen baten aurka, ebazpen horren bidez zehapena ezarri baitzioten debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik.

2. Errekurtsogileak bere iritiziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta azkenik, ebazpena deusezta dadila erregutu du.

3. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du, eta bere egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Errekurtsogileak esan du ez ziotela salaketa jakinarazi. Alegazio hori ezin da aintzat hartu, zeren eta, Iruñeko Udalak igorritako espedientean ageri denez, 1999ko ekainaren 30ean etxera joan zitzaizkion salaketa jakinaraztera eta emazteak jaso zuen jakinarazpena. Hori guztia bat dator Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.2. artikuluarekin.

Bigarrena.-Errekurtsogileak esan du aparkaldi mugatua zaintzeko zerbitzuaren emakida daukan enpresaren langile batek egindako salaketa ez dela kargu-froga. Alegazio hori ere ezin da aintzat hartu, legez kanpoko egitate penal edo administratibo bat salatzen duen zaintzaileak ez diolako lekuko izateari uzten egitatea agintari eskudunari jakinarazteagatik. Kontuan izan behar da ezen, Auzitegi Gorenak 1996ko urriaren 4an emandako epaiak dioen bezala, gauza bat da zaintzailearen salaketa kargu-frogatzat hartzea eta beste gauza bat, desberdina, froga horri buruz egin daitekeen balorazioa. Oraingoan, ezin da kargu-froga gisa baztertu zaintzaileak aurkeztu duen argazkia, batez ere kontuan hartzen bada errekurtsogileak ez duela frogarik aurkeztu bere baieztapenak egiaztatzeko, eta horregatik, salaketa egia delako usteak osorik dirauela. Beraz, Auzitegi honek, kontrako frogarik ez dagoenez gero, kargu-frogatzat hartu behar du arau-haustea egiaztatzen duen argazkia, nahiz eta zaintzailea agintaritzaren agentea ez izan.

Hirugarrena.-Zehapenaren graduazioari dagokionez, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 65.4. artikuluak dioenez, arau-hauste larria da arriskua dagoen edo trafikoari oztopo larria egiten zaion tokietan geldialdiak edo aparkaldiak egitea. Trafikoari oztopo larria egiten zaio, 91.2.g) artikuluaren arabera, ibilgailuak zama-lanetarako erreserbatutako guneetan aparkatzen direnean zama-lanetarako orduetan. Aztergai dugun kasua, beraz, arau-hauste larria da, eta Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 67.1. artikuluaren arabera, egileari gehienez 50.000 pezetako isuna ezartzen ahal zaio, eta oraingoan gutxieneko isuna ezarri zaio, 16.000 pezeta. Auzitegi honen ustez, isuna zuzen graduatu da. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi behar dugu 99-5000 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Jesús Valeriano Irigoyen Palacín jaunak jarritakoa Iruñeko Udalak 1999ko apirilaren 27an emandako ebazpen baten aurka, zeinaren bidez zehapena ezarri baitzen debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik; ebazpen hori berretsi dugu, antolamendu juridikoarekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. María Jesús Balana. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako azaroaren hogeita hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko uztailaren 19an emandako 3.703 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 98-2946 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Angel Luis Jiménez Escobar jaunak jarri zuen, behar baino alkohol-tasa handiagoa zuela zirkulatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udalak 7031 zenbakiko udal espedientean eman zuen ebazpenaren aurka. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3.703 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta María Jesús Balana Asurmendi andrea.

Iruñean, bi milako uztailaren hemeretzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Hirugarren Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 98-2946 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Angel Luis Jiménez Escobar jaunak jarri du errekurtso hori, behar baino alkohol-tasa handiagoa zuela zirkulatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udalak 7031 zenbakiko udal espedientean eman zuen ebazpenaren aurka.

Egitatezko aurrekariak:

1. Angel Luis Jiménez Escobar jaunak, 1998ko maiatzaren 13an aurkeztutako idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, behar baino alkohol-tasa handiagoa zuela zirkulatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udalak 7031 zenbakiko udal espedientean eman zuen ebazpenaren aurka.

2. Ez ziren bete martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuak, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren II. Kapituluari idazkera berria eman zionak, 11. artikuluan ezarritako betekizunak. Horregatik, 1998ko ekainaren 26an eman eta 2000ko maiatzaren 29an jakinarazi zen probidentziaren bidez, errekurtsogileari hamar egun balioduneko epea ezarri zitzaion bete gabe utzi zituenak bete zitzan, eta hala egin ezik jarduketak artxibatu eginen zirela ohartarazi zitzaion. Epe hori bukatu da eta errekurtsogileak ez du egin eskatu zaiona.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Kasu honetan arestian aipatu Erregelamenduaren 12.1. artikuluan xedatutakoa bete da, eta errekurtsogileak ez ditu 1998ko ekainaren 26ko Probidentzian azaldutako hutsaldiak bete horretarako ezarri zaion epean; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ebazpen honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea eta espedientea bukaturik dagoela adieraztea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. María Jesús Balana. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako azaroaren hogeita hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko irailaren 7an emandako 4.554 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-3888 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Luis del Barrio Jiménez jaunak jarritakoa, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko ekainaren 10ean emandako premiamendu-probidentziaren aurka (7733/96 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4.554 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako irailaren zazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-3888 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Luis del Barrio Jiménez jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko ekainaren 10ean emandako premiamendu-probidentziaren aurka (7733/96 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtso hau jarri da isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Alkatetzak emandako premiamendu-probidentziaren aurka. Isun hori goian aipatutako zenbakia duen espedientean ezarri zen, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legearen aurkako arau-hauste batengatik.

2. Errekurtsogileak egokitzat jotzen dituen alegazioak azaldu ditu eta probidentzia deuseztatu eta indargabetzeko eskatu du.

3. Iruñeko Udalak espedientea igorri du, bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen txostenarekin batera, eta legelariaren txostena ere erantsi du; hartan errekurtsoa ez onartzea proposatzen da, epez kanpo aurkeztu delako.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Lehendabizi, bidezkoa da aztertzea ea kasu honetan egiaztaturik ote dagoen toki erakundeen egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izateko antolamendu juridikoak ezarritako formazko betekizunak bete direla. Horrela ez balitz ezin genuke aztertu arazoaren muina.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1. artikuluan xedaturik dagoenez, aurkatu nahi den egintza edo erabakia jakinarazten edo argitaratzen den egunaren ondorengo hilabetean aurkeztu behar da gora jotzeko errekurtsoa, ebazpena berariaz ematen bada. Aurrekoarekin bat etorriz, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuak, Nafarroako toki erakundeen egintzak eta erabakiak aurkatzeko Erregelamendua onetsi zuenak, 22. artikuluan hauxe dio, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkera berrian: "ebazpenean gora jotzeko errekurtsoa onartezina dela adieraziko da kasu hauetan: (...) e) Errekurtsoa jartzeko epea iragana denean".

Oraingoan errekurritu den egintza 1999ko uztailaren 1ean jakinarazi zen, legezko betekizunak betez, agente jakinarazlearen bitartez (interesatuak berak hartu eta sinatu zuen jakinarazpena), eta gora jotzeko errekurtsoa 1999ko abuztuaren 3an aurkeztu zen. Garbi dago, beraz, errekurtsoa jarri zenean epea iragana zela, eta bidezkoa da errekurtsoa onartezina dela adieraztea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ez dugu onartu behar eta ez dugu onartu, epez kanpo aurkeztu delako, aurrean aipatutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun bat betearazpen bidetik kobratzeko Iruñeko Alkatetzak emandako premiamendu-probidentziaren aurkakoa (7733/96 zenbakiko zehapen espedientea).

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako azaroaren hogeita hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko uztailaren 20an emandako 3.735 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-3944 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Luis del Barrio Jiménez jaunak jarritakoa, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko maiatzaren 27an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (27617/98 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3.735 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako uztailaren hogeian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-3944 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Luis del Barrio Jiménez jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko maiatzaren 27an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (27617/98 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Luis del Barrio Jiménez jaunak, Auzitegi honetan 1999ko abuztuaren 5ean sartu zen idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko maiatzaren 27an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (27617/98 zenbakiko udal espedientea).

2. Auzitegi honek 2000ko otsailaren 4an eman zuen probidentziaren bitartez (2000ko otsailaren 8an jakinarazi zen), uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batean garatzen duen Erregelamenduaren 12.2. artikuluak xedatutakoa betez, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera, Iruñeko Udalari igorri zitzaizkion errekurtsoa eta harekin batera doazen dokumentuak, eta hilabeteko epea eman zitzaion idatziz txostena edo alegazioak eta errekurritutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zuen dokumentazio guztia aurkezteko.

3. Izapidea betez, Iruñeko Udalak txostena eman zuen; hartan, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Goian aipatu Erregelamenduaren 20. artikuluari jarraituz, errekurritutako ebazpenak edo erabakiak hartu dituzten agintariek edo udalek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute txosten baten bitartez, errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko prest baldin badaude, betiere irizpidez aldatzeko izan dituzten arrazoiak azaltzen badituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20. artikuluaren 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi behar dela eta baiesten dela Luis del Barrio Jiménez jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko maiatzaren 27an emandako premiamendu-probidentziaren aurkakoa (27617/98 zenbakiko udal espedientea); egintza hori deuseztatu behar dugu eta deuseztatu dugu, antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako azaroaren hogeita hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko ekainaren 20an emandako 3.221 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-7050 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, "Electra Larráun, S.A."ren izenean eta ordezkaritzan José Javier Azqueta Larralde jaunak jarritakoa, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko ekainaren 24an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (27967/98 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3.221 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Juan Luis Beltrán Aguirre jauna.

Mahaikideak: Carlos Arroyo Izarra jauna eta María Jesús Moreno Garrido andrea.

Iruñean, bi milako ekainaren hogeian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Bigarren Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 90-7050 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. "Electra Larráun, S.A."ren izenean eta ordezkaritzan, José Javier Azqueta Larralde jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko ekainaren 24an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (27967/98 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Udaleko Alkatetzak isun bat betearazpidez ordainarazteko eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka. Isun hori Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legearen kontrako arau-hauste batengatik ezarri zen, horretarako instruitu zen zehapen-espedientean.

2. Errekurtsogileak beraren iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion arrazoiak azaldu ditu eta premiamendu-probidentzia deuseztatu eta indargatbetzeko eskatu du.

3. Iruñeko Udalak administrazio-espedientea igorri du eta txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Zergei buruzko Lege Orokorraren 138. artikuluan eta Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99. artikuluan ezarrita dagoenez, premiamendu-prozedurari aurka egiteko zio hauek erabil daitezke: preskripzioa; likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko eran ez jakinaraztea; borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea, eta betearazpenari ekiteko emandako tituluaren formazko akatsa. Zio horiek tasatuak dira, hainbesteraino ezen Auzitegi Gorenak, 1994ko abenduaren 2ko Epaian -9843 E. Ar.- hauxe baieztatu baitu: "...segurtasun juridikoaren oinarrizko printzipio bati jarraituz, ezin dira epemugarik gabe eztabaidatu zergen arloko harreman juridikoen subjektuen arteko auziak; bereziki, printzipio horretatik ondorio logiko hau ateratzen da: zerbait betearazteko jarduerari ekiten zaionean titulu egokiaren babesean, ezin dira betearazpen fasera ekarri adierazpen fasean ebatzita utzi behar ziren auziak, eta administratuak, beraz, premiamendu-probidentziari aurka egiteko ezin ditu jadanik erabili likidazioaren deuseztasunari buruzko arrazoiak, betearazpen prozesuan eskaini behar zaizkion bermeei buruzko arrazoiak soilik erabiltzen ahal ditu...".

Bigarrena.-Errekurtsogileak, lehenik, zehapena ez zitzaiola jakinarazi alegatu du, baina Udalak arrazoi du alegazio hori errefusatzen duenean, zeren, administrazio-espedientean jasorik dagoenez, zehapena jakinarazi egin zen, 1999ko apirilaren 6an, errekurtsogileari berari jakinarazi ere.

Hirugarrena.-Zehapenaren preskripzioa ere alegatu du. Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2. artikuluaren arabera, zehapenak, behin irmoak direnean, urtebeteren buruan preskribatzen dira. Garbi dago, beraz, zehapena preskribatu gabe dagoela.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu gora jotzeko errekurtso hau, Iruñeko Udalak emandako premiamendu-probidentzia baten aurka jarritakoa; egintza hori berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Luis Beltrán. Carlos Arroyo. María Jesús Moreno. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako azaroaren hogeita hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko urriaren 18an emandako 5.523 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-5707 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, "Rezpe Bar, S.L."ren izenean eta ordezkaritzan José María Arbeloa Boneta jaunak jarritakoa, ixteko ordutegia ez betetzeagatik zehapenak ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 1999ko irailaren 23an emandako ebazpenaren aurka. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"5.523 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako urriaren hemezortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-5707 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. "Rezpe Bar, S.L."ren izenean eta ordezkaritzan, José María Arbeloa Boneta jaunak jarri du errekurtso hori, ixteko ordutegia ez betetzeagatik zehapenak ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 1999ko irailaren 23an emandako ebazpenaren aurka. Javier Repáraz Martínez de Azagra jaunak egin du txostena.

Egitatezko aurrekariak:

1. 1999ko irailaren 23an Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak ebazpen hau eman zuen:

"Udaltzaingoak Forum izeneko ostalaritza establezimenduaren aurka jarri dituen salaketak ikusi ditut. Establezimendu hori Aberingo Monastegia kaleko 5.ean dago eta salaketak jarri zaizkio ez duelako bete establezimenduak ixteko ordutegia, ekainaren 13ko 221/1991 Foru Dekretuan ezarritakoa, dekretu horrek arautzen baitu jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren ordutegi orokorra. Aipatu establezimendua legez 03:00etan itxi behar da, baina zabalik zegoen 1999ko ekainaren 26ko 04:45etan, 1999ko ekainaren 27ko 04:50etan, 1999ko uztailaren 3ko 04:35etan, 1999ko uztailaren 4ko 04:55etan, 1999ko uztailaren 18ko 05:28etan, 1999ko abuztuaren 24ko 05:10etan, 1999ko abuztuaren 7ko 05:05etan, 1999ko abuztuaren 8ko 05:10etan eta 1999ko abuztuaren 14ko 04:50etan. Horrenbestez administrazioko bederatzi arau-hauste arin egin ditu, jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/89 Foru Legearen 24. artikuluan tipifikatuak; kontuan izanik arestian aipatu legearen 26.4. artikuluan xedatutakoa; 2/89 Foru Legearen 27.1.a) artikuluan eman zaizkidan ahalmenak erabiliz, eta kontuan izanik aipatu lege beraren 26.3 eta 26.4. artikuluetan xedatutakoa, Rezpe Bar, S.L.ren titularrari bederatzi isun ezarri behar zaizkiola ebatzi dut, bakoitza ehun mila pezetakoa. Isun horiek Udal Gordailuzaintzan ordaindu behar ditu, hilabeteko epean, ebazpen honen jakinarazpena jasotzen duen egunetik hasita."

2. Egintza horren aurka, José María Arbeloa Boneta jaunak, Rezpe Bar, S.L. enpresaren izenean eta ordezkaritzan, gora jotzeko errekurtsoa jarri du Auzitegi honetan. Errekurtsoan arrazoi batzuk azaldu ditu, eta zehapenak indargabetzeko edo bestela legez ezar daitezkeen gutxieneko isunak ezartzeko erregutu du.

3. Iruñeko Udalak espedientea igorri du eta txostena erantsi du. Txostenean errekurtsoa ezets dadila eskatu du, horretarako arrazoiak azaldu ondoren.

4. Ez da froga-diligentziarik proposatu.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Errefusatu egin behar da, lehenengo eta behin, ebazpena eman zuen organoak ez zuela eskumenik eta horregatik ebazpena baliogabea dela dioen alegazioa (221/1991 Foru Dekretuaren 9.1. artikulua). Hain zuzen ere, Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak eman zuen ebazpena baina Alkatea zen organo eskuduna. Egia da azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 127.2. artikuluan debekatu egiten duela zehatzeko ahalmena daukan organoak ahalmen hori beste ezein organori eskuordetzea. Hala ere, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legea indarrean jarri eta debeku hori kendu aurretik ere, Auzitegi Gorenak horren aldeko legezko doktrina ezarria zuen 1999ko otsailaren 9ko epaian.

Bigarrena.-Errekurtsogileak alegatu duenez, gainera, berari jakinarazi zaizkion Herritarren Babesaren arloko aktan eta salaketa-orrietan ez da ageri zein agintarik daukan eskumena zehapenak ezartzeko eta eskumena zein arauren bidez eman zaion, ez eta zenbateko isunak ezartzen ahal diren ere, eta beraz, urratu egin da azaroaren 26ko 30/1996 Legearen 135. artikuluko 2. paragrafoan dagoen xedapena. Alegazio hori ezin da onartu. Ez zaizkio berariaz jakinarazi zehaztasun horiek, baina aipatu zaizkio beraiek biltzen dituzten arauak (2/1989 F.L., martxoaren 13koa, eta 221/1991 F.D., ekainaren 13koa). Nolanahi ere, formazko akatsez ari gara, eta lege beraren 63.2. artikuluaren arabera, formazko akatsek ez dute egintzaren deuseztasunik ekartzen salbu eta egintzaren helburua betetzea eragozten dutenean edota interesatuen babes gabezia dakartenean; kasu honetan ez da hala gertatu. Udalaren jarduna bat dator martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 28.2. artikuluan xedatutakoarekin, hor zehazten baita zein prozedura bete behar den aztergai ditugunak bezalako arau-hauste arinengatik zehapenak ezartzeko.

Hirugarrena.-Era berean baztertu egin behar da errekurtsogilearen beste alegazio bat, alegia, gorago aipatu 2/1989 Foru Legearen 12. artikulua arau bidez garatu gabe dagoela, zeren eta, hain zuzen ere, horrexetarako eman baitzen ekainaren 13ko 221/1991 Foru Dekretua. Dekretu horretan ezarri ziren ikuskizunak bukatzeko edota lokalak ixteko orduak, jarduera-motaren eta urteko sasoiaren arabera, eta baimena eman zen zenbait establezimendu beti zabalik egon daitezen edo ordutegi berezia eduki dezaten, eta alkateek ordutegi orokorrak aldatzeko eta ordutegi bereziak onartzeko balizkoak eta baldintzak zehaztu ziren, besteak beste.

Laugarrena.-Errekurtsogileak esan du ez dela egia berak ixteko ordutegia urratu zuela. Hori dela eta, berriz ere erantzun behar dugu ezen, kontrako frogarik ez dagoenean -oraingoan ez da kontrako frogarik aurkeztu-, salatutako egitateak egiazkotzat jo behar direla, Udaltzaingoko agenteek sinatutako aktek edo salaketa-orriek froga gisa balio dutelako (azaroaren 26ko 301992 Legearen 137.3. artikulua eta abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 17.5. artikulua); eta frogatzeko balio hori aski da "herritar oro babesten duen errugabetasun-ustea indargabetzeko" (AGren 1997-7-2ko Epaia, Ar.5543, eta KAren 14/1997 Epaia, urtarrilaren 28koa, beste askoren artean). Salatutako egitateak arau-hauste arinak dira denak ere, eta bakoitzagatik 15.000 eta 100.000 pezeta bitarteko isuna ezartzen ahal da (2/1989 Foru Legearen 24, 26.1.a eta 27.1.a artikuluak eta 221/1991 Foru Dekretuaren 9. artikulua).

Bosgarrena.-Azkenik, ezarritako isunen zenbatekoari dagokionez, ezin da onartu errekurtsogilearen asmoa, hau da, gutxieneko isunak ezar daitezen. Graduazioa behar bezala egin da, 2/1989 Foru Legearen 26.4. artikuluan xedatu bezala, kontuan hartu baitira salatutako egitateen inguruabarrak (legezko itxiera-ordutik zenbat denbora iragan zen, establezimenduak ateak zabalik zituela, jendeari sartzen uzten zitzaiola, edariak zerbitzatzen ari zirela, musika bazegoela, lokalean ziren lagunen gutxi gora-beherako kopurua), eta bai titularraren aurrekariak ere, lehenago antzeko arau-hausteak eginak baitzituen, Udalak aurkeztutako agirietan jasorik eta errekurritutako ebazpenean nabarmendurik daudenak; arau-hauste bera behin baino gehiagotan egin izana egitateak eta zehapenak larriagotzen dituen inguruabarra dela alde batera uzten badugu ere, inguruabar horrek agerian uzten digu titularraren uzkurtasuna eta gogorik eza ixteko ordutegiari buruzko arauak betetzeko, eta nahikoa da ezarri zaizkion isunen zenbatekoa bidezkotzeko. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi dugu gora jotzeko errekurtso hau, José María Arbeloa Boneta jaunak jarritakoa, Rezpe Bar, S.L. enpresaren izenean eta ordezkaritzan, 100.000 pezetako bederatzi isun ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 1999ko irailaren 23an eman zuen ebazpenaren aurka; egintza hori berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako azaroaren hogeita hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko irailaren 11n emandako 4.628 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-5097 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du. Purificación Laureano Duarte andreak jarri du errekurtso hori, Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren eta Bide Publikoa Hartzeagatiko Tasaren ziozko zorrak betearazpen bidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko uztailaren 1ean eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (403689 zenbakiko ordainagiria). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4.628 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako irailaren hamaikan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-5097 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Purificación Laureano Duarte andreak jarri du errekurtso hori, Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren eta Bide Publikoa Hartzeagatiko Tasaren ziozko zorrak betearazpen bidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko uztailaren 1ean eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (403689 zenbakiko ordainagiria). Juan Andrés Ciordia Segura jaunak egin du txostena.

Egitatezko aurrekariak:

1. Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 1999ko uztailaren 1ean, premiamendu-probidentzia eman zuen Purificación Laureano Duarte andrearen aurka, Arcadio María Larraona kaleko "Bar César" ostalaritza-establezimenduaren titularra bera, zerga hauek zirela-eta egindako zorra kobratzeko asmoarekin: Zerga Lizentzia (Ekonomi Jardueren gaineko Zerga) eta BPH (Herri Jabariko Aldeen Aprobetxamendu Berezia: Bide Publikoa Hartzea), biak ere 1999koak. Zorraren zenbatekoa, guztira -printzipala, korrituak eta errekargua- 47.116 pezeta zen.

2. Laureano andreak, 1999ko irailaren 22an, egintza horren aurka birjarpenezko errekurtsoa aurkeztu zion Udalari, eta 1999ko urriaren 5ean, ad cautelam, Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen. Errekurtsogileak alegatu du negozioaren baja hartu zuela 1999ko otsailaren 1ean, eta gorago aipatutako zergen hasierako kuotaren zenbatekoa ez dela bidezkoa adierazteko eskatu du.

3. Iruñeko Udalak, 2000ko otsailaren 2an, espedientea igorri zuen eta txostena erantsi zuen. Txostenean adierazi zuen, lehendabizi, ad cautelam jarritako gora jotzeko errekurtsoa birjarpenezko errekurtsoaren ustezko ezespenaren aurkakotzat hartu behar zela. Ondoren, errekurtsogilearen asmoaren aurkako arrazoiak azaldu zituen, eta errekurtsoa ezets zedila eskatu zuen.

4. Auzitegiak adierazi zuen bidezkoa zela, zati batean, errekurtsogileak proposatutako froga, eta haren praktikaren emaitza jarduketei erantsi zitzaien.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Gora jotzeko errekurtso honek 1. aurrekarian azaldu den premiamendu-egintza aurkatzen du, eta Udalari aurkeztu zaion birjarpenezko errekurtsoaren ustezko ezespena ere bai. Premiamendu bidetik kobratu nahi den zorraren zioa ez da soilik herri jabariko lurren aprobetxamendu berezia (bide publikoa hartzea), errekurtsogileak dirudienez adierazi nahi izan duen bezala, baizik eta, horrez gain, Ekonomi Jardueren gaineko Zerga edo Zerga-Lizentzia ere bai, eta bata zein bestea 1999ko lehen aldikoak dira. Laureano andrearen errekurtsoaren oinarri bakarra 1999ko otsailaren 1ean negozioaren baja hartu izana da. Beraren iritziz, "bide publikoa hartzeagatik (...) ordaintzen den kopuruak benetan hartzen den azaleraren eta okupazioak dirauen aldiaren araberakoa izan behar du". Gu ez gaude ados argudio horrekin, jarraian azalduko ditugun arrazoiengatik.

Bigarrena.-Lehenik, Udalak bere txostenean dioen bezala, premiamenduz kobratu nahi diren zorren iturri diren likidazioei aurka egin ez eta irmo bilakatu izan balira, likidazio irmoei aurka egiteko erabil zitezkeen zioak ez dira premiamendu-prozedura aurkatzeko onartzen diren zio tasatuen artekoak (Zergabilketari buruzko Lege Orokorraren 138. artikulua eta Zergabilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99. artikulua). Bereziki, ezin da aintzat hartu zorrak jakinarazi ez izana, zeren "subjektu pasiboek ezagutzen dituzten zergadun-erroldetan agertzen direnez gero, ez dago haiek banaka jakinarazi beharrik" (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 2ko 2/1995 Foru Legearen 86.3. artikulua); manu hori prezio publikoei ere aplikatzen ahal zaie, horrela adierazten baita lege beraren 34.3. artikuluan eta Iruñeko Udalak 1999rako eman zuen 3. Zerga Arauaren 10.1. artikuluan. Zerga arau horrek Bide Publikoko eta Herri Lurretako Lurrazalaren, Lurgainaren eta Lurpearen Aprobetxamendu Bereziak arautzen ditu.

Honaino esandakoa aski da errekurtsoa ezesteko, baina zerbait gogora ekarri nahi dugu, Udalaren txostenarekin bat etorriz, Ekonomi Jardueren gaineko Zergari dagokionez: zerga horren sortzapena zergaldiaren lehen egunean izaten dela, hots, urte naturalaren lehen egunean, eta haren kuotak ezin direla murriztu (2/1995 Foru Legearen 155. artikulua). Eta, BPHren ziozko prezio publikoari dagokionez, hura ordaindu beharra, lege beraren 34. artikuluaren arabera, "zerbitzua edo jarduera hasten den unean" sortzen dela, edo "bakarreko erabilerarako edo aprobetxamendu berezirako baimena ematen den unean" (Iruñeko Udalaren 3. Zerga Arauaren 10.1. artikuluak xedatzen duenez, sei hilean behin ordaindu behar da, baldin eta jarduera edo erabilera arautua eta jarraitua bada, kasu honetan bezala), eta ez da bidezkoa ordaindutako kopuruak itzultzea, salbu eta jarduera edo erabilera ezinezkoa gertatzen denean "prezio publikoa ordaindu behar duenarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik". Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi dugu gora jotzeko errekurtso hau, Purificación Laureano Duarte andreak jarritakoa, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 47.116 pezetako zorra kobratzeko 1999ko uztailaren 1ean eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka; egintza hori berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako azaroaren hogeita hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko urriaren 18an emandako 5.528 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-4666 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, "Rezpe Bar, S.L."ren izenean eta ordezkaritzan José María Arbeloa Boneta jaunak jarritakoa, ixteko ordutegia ez betetzeagatik zehapenak ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 1999ko abuztuaren 16an emandako ebazpenaren aurka. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"5.528 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako urriaren hemezortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-4666 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. "Rezpe Bar, S.L."ren izenean eta ordezkaritzan, José María Arbeloa Boneta jaunak jarri du errekurtso hori, ixteko ordutegia ez betetzeagatik zehapenak ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 1999ko abuztuaren 16an emandako ebazpenaren aurka. Juan Andrés Ciordia Segura jaunak egin du txostena.

Egitatezko aurrekariak:

1. 1999ko abuztuaren 16an Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak ebazpen hau eman zuen:

"Udaltzaingoak Forum izeneko ostalaritza establezimenduaren aurka jarri dituen salaketak ikusi ditut. Establezimendu hori Aberingo Monastegia kaleko 5.ean dago eta salaketak jarri zaizkio ez duelako bete establezimenduak ixteko ordutegia, ekainaren 13ko 221/1991 Foru Dekretuan ezarritakoa, dekretu horrek arautzen baitu jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren ordutegi orokorra. Aipatu establezimendua legez 02:30etan itxi behar zen 1999ko ekainaren 15a arte, eta 03:00etan 1999ko ekainaren 16az geroztik, baina zabalik zegoen 1999ko maiatzaren 29ko 04:30etan, 1999ko maiatzaren 30eko 04:25etan, 1999ko ekainaren 5eko 04:30etan, 1999ko ekainaren 6ko 04:05etan, 1999ko ekainaren 12ko 04:25etan, 1999ko ekainaren 13ko 04:10etan, 1999ko ekainaren 19ko 04:45etan eta 1999ko ekainaren 20ko 04:40etan. Horrenbestez administrazioko zortzi arau-hauste arin egin ditu, jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/89 Foru Legearen 24. artikuluan tipifikatuak; kontuan izanik arestian aipatu legearen 26.4. artikuluan xedatutakoa; 2/89 Foru Legearen 27.1.a) artikuluan eman zaizkidan ahalmenak erabiliz, eta kontuan izanik aipatu lege beraren 26.3 eta 26.4. artikuluetan xedatutakoa, Rezpe Bar, S.L.ren titularrari zortzi isun ezarri behar zaizkiola ebatzi dut, bakoitza ehun mila pezetakoa. Isun horiek Udal Gordailuzaintzan ordaindu behar ditu, hilabeteko epean, ebazpen honen jakinarazpena jasotzen duen egunetik hasita."

2. Egintza horren aurka, José María Arbeloa Boneta jaunak, Rezpe Bar, S.L. enpresaren izenean eta ordezkaritzan, gora jotzeko errekurtsoa jarri du Auzitegi honetan. Errekurtsoan arrazoi batzuk azaldu ditu, eta zehapenak indargabetzeko edo bestela legez ezar daitezkeen gutxieneko isunak ezartzeko erregutu du.

3. Iruñeko Udalak espedientea igorri du eta txostena erantsi du. Txostenean errekurtsoa ezets dadila eskatu du, horretarako arrazoiak azaldu ondoren.

4. Ez da froga-diligentziarik proposatu.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Ez da egia errekurtsogileak alegatu duena, alegia, gorago aipatu 2/1989 Foru Legearen 12. artikulua arau bidez garatu gabe dagoela, zeren eta, hain zuzen ere, horrexetarako eman baitzen ekainaren 13ko 221/1991 Foru Dekretua. Dekretu horretan ezarri ziren ikuskizunak bukatzeko edota lokalak ixteko orduak, jarduera-motaren eta urteko sasoiaren arabera, eta baimena eman zen zenbait establezimendu beti zabalik egon daitezen edo ordutegi berezia eduki dezaten, eta alkateek ordutegi orokorrak aldatzeko eta ordutegi bereziak onartzeko balizkoak eta baldintzak zehaztu ziren, besteak beste.

Bigarrena.-Errekurtsogileak esan du ez dela egia berak ixteko ordutegia urratu zuela. Hori dela eta, berriz ere erantzun behar dugu ezen, kontrako frogarik ez dagoenean -oraingoan ez da kontrako frogarik aurkeztu-, salatutako egitateak egiazkotzat jo behar direla, Udaltzaingoko agenteek sinatutako aktek edo salaketa-orriek froga gisa balio dutelako (azaroaren 26ko 301992 Legearen 137.3. artikulua eta abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 17.5. artikulua); eta frogatzeko balio hori aski da "herritar oro babesten duen errugabetasun-ustea indargabetzeko" (AGren 1997-7-2ko Epaia, Ar.5543, eta KAren 14/1997 Epaia, urtarrilaren 28koa, beste askoren artean). Salatutako egitateak arau-hauste arinak dira denak ere, eta bakoitzagatik 15.000 eta 100.000 pezeta bitarteko isuna ezartzen ahal da (2/1989 Foru Legearen 24, 26.1.a eta 27.1.a artikuluak eta 221/1991 Foru Dekretuaren 9. artikulua).

Hirugarrena.-Azkenik, ezarritako isunen zenbatekoari dagokionez, ezin da onartu errekurtsogilearen asmoa, hau da, gutxieneko isunak ezar daitezen. Graduazioa behar bezala egin da, 2/1989 Foru Legearen 26.4. artikuluan xedatu bezala, kontuan hartu baitira salatutako egitateen inguruabarrak (legezko itxiera-ordutik zenbat denbora iragan zen, establezimenduak ateak zabalik zituela, jendeari sartzen uzten zitzaiola, edariak zerbitzatzen ari zirela, musika bazegoela, lokalean ziren lagunen gutxi gora-beherako kopurua), eta bai titularraren aurrekariak ere, lehenago antzeko arau-hausteak eginak baitzituen, Udalak aurkeztutako agirietan jasorik eta errekurritutako ebazpenean nabarmendurik daudenak; arau-hauste bera behin baino gehiagotan egin izana egitateak eta zehapenak larriagotzen dituen inguruabarra dela alde batera uzten badugu ere, inguruabar horrek agerian uzten digu titularraren uzkurtasuna eta gogorik eza ixteko ordutegiari buruzko arauak betetzeko, eta nahikoa da ezarri zaizkion isunen zenbatekoa bidezkotzeko. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi dugu gora jotzeko errekurtso hau, José María Arbeloa Boneta jaunak jarritakoa, Rezpe Bar, S.L. enpresaren izenean eta ordezkaritzan, 100.000 pezetako zortzi isun ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 1999ko abuztuaren 16an eman zuen ebazpenaren aurka; egintza hori berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako azaroaren hogeita hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko irailaren 15ean emandako 4.729 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-6868 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Carlos Iraburu Elizalde jaunak jarritakoa, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko irailaren 13an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (17410/97 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4.729 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako irailaren hamabostean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-6868 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Carlos Iraburu Elizalde jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko irailaren 13an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (17410/97 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Alkatetzak 1999ko irailaren 13an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka. Isuna trafikoko arau-hauste batengatik ezarri zen, ebazpen zehatzaile baten bidez, gorago aipatutako zehapen espedientean. Interesatuak bere iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri dio Auzitegi honi, eta bere egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Beste ezein ohar egin baino lehen, gora jotzeko errekurtso honetan eztabaidagai diren egitateak nabarmendu behar ditugu.

a) Zehapen espediente batean eman zen ebazpen baten bidez, errekurtsogileari isuna ezarri zitzaion trafikoko arau-haustea egiteagatik.

b) Egintza horren kontra Auzitegi honetan 659/98 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa jarri zen eta guk zati batean ezetsi genuen 1999ko ekainaren 15ean emandako 8.159 zenbakiko ebazpenaren bidez. Ebazpen horri ez zaio aurka egin Administrazioarekiko auzietarako jurisdikzioan.

c) Isuna ez zen borondatezko epean ordaindu eta 1999ko irailaren 13an premiamendu-probidentzia eman zen. Gora jotzeko errekurtso honen bidez aurka egiten zaio probidentzia horri.

Bigarrena.-Premiamendu-prozedura batean Udalaren jarduna legezkoa izan den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1.684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, Erregelamenduaren 99.1. artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) preskripzioa; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko eran ez jakinaraztea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) betearazpen bideari hasiera ematen dion agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 E. Ar.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 E. Ar.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Espedientea azterturik ondorioztatu denez, Erregelamenduaren 99.1. artikuluko balizkoetatik bat bera ere ez da gertatu. Zehapen-ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaion interesatuari, formazko betekizun guztiak betez. Bestalde, ez da antzeman ordainketa geroratzeko baimena eman denik, ezta Auzitegi honek, are ofizioz, aintzat hartu beharko lukeen beste inolako akatsik gertatu denik ere.

Hirugarrena.-Preskripzioari dagokionez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.3. artikuluak ondokoa dio: "Zehapenak preskribatzeko epea ebazpen zehatzailea irmoa den lehen egunaren biharamunetik hasita zenbatu behar da. (...)". Bistan denez, xedapen horrek aipatzen duen irmotasunak ez du batere zerikusirik egintza batek administrazio-bideari amaiera ematearekin. Trafikoaren arloan, berriz, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 83. artikuluak "irmotasuna administrazio-bidean" aipatzen du, irmotasun hori ebazpen zehatzailea betearazi ahal izateko baldintza den aldetik, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 138.3. artikuluan azaltzen den bezalatsu, baina ez ditu inondik ere nahasten administrazio-bideko "irmotasun" hori eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.3. artikuluak eta Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 81.2. artikuluak, biak ere zehapenen preskripzio-epearen zenbaketa arautzeko berariaz eginak, aipatzen duten irmotasuna. Beste irmotasun mota hau, izan ere, ez administrazio-bidean ez judizio-bidean inolako ekintza edo errekurtsoren bidez aurka egin ezin zaien egintzen edo erabakien egoera juridikoa da. Hala, egintza edo erabaki bati ez bazaio aurka egiten horretarako dagoen epean, egintza hori irmoa eta onartua izanen da epea bukatzen denean, eta orobat, errekurtsoa jarriz gero, hari erantzunez ematen den ebazpen edo epaian errekurtsoa ezesten denean ere, egintza edo erabakia irmoa izanen da epaiari aurka egiten ez bazaio edo errekurtso gehiago jartzeko beste auzialdirik ez badago.

Azken une horietatik aurrera zehaztu behar da zein egunetan hasiko den zehapenaren preskripzio-epea, eta egun hori ez da besterik egintza zehatzailea irmoa den lehen eguna baizik, alegia, egintza zehatzaileari jadanik aurka egiterik ez dagoen lehen eguna. Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 138.3 eta 132.2. artikuluetako arauak eta Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 83.1 eta 81.2. artikuluetako arauak, beraz, gai desberdinei buruzkoak dira eta ondorio desberdinak dakartzate; lehenengoek zehapena noiztik aurrera betearaz daitekeen zehazten dute; bigarrenek, noiz hasiko den zehapena preskribatzeko epea. Inola ere ez dira aldi berean gertatzen administrazio-bidearen amaiera eta egintza baten irmotasuna. Ebazpen zehatzailea jakinarazten den egunean gertatzen da administrazio-bidearen amaiera, eta jakinarazpen egunetik bi hilabetera, gutxienez, egintzaren irmotasuna, legez bi hilabeteko epea dagoelako egintzaren aurkako errekurtsoa jartzeko Administrazioarekiko auzietarako epaitegian. Ondorioak ere erabat desberdinak dira: administrazio-bidea amaitzen denean zehapena betearazten ahal da eta egintzari judizio bidez aurka egiten ahal zaio. Egintza irmo bilakatzen denean, aldiz, ez dago berari aurka egiterik, edo epea bukatuta dagoelako (berrikuspeneko errekurtsoaren salbuespenarekin) edo errekurtsoa ezetsita dagoelako. Egintzaren irmotasunak, gainera, hasiera ematen dio zehapenaren preskripzio-epeari.

Ildo horretan, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 25. artikuluak dioenez, "administrazio-bideari amaiera ematen dioten berariazko edo ustezko egintzei..." soilik jartzen ahal zaie errekurtsoa jurisdikzio horretan, eta aldiz, 28. artikuluaren arabera, ezin zaie errekurtsorik jarri behar zen denboran eta eran errekurtsorik jarri ez zaielako irmoak eta onartuak diren egintzak baieztatzeko edo berregiteko egintzei. Horregatik, zentzuzkoa denez, 51. artikuluak dio errekurtsoa ezin dela onartu hura jartzeko epea bukatuta dagoenean, zeren ordurako egintzak irmoak baitira. Epea bukatuta badago, egintza irmoa da, eta haren berregite hutsa diren beste egintzei ere ezin zaie aurka egin. Aitzitik, administrazio-bideko egintza irmoak oker esaten zaien horiek dira, hain zuzen ere, Administrazioarekiko auzietarako jurisdikzioaren bidean aurkatzen ahal diren egintzak.

Azken batean, toki erakundeen egintzak, administrazio-bideari amaiera ematen badiote, aurkatzen ahal dira eta Administrazioak betearazten ahal ditu; baina, irmoak direnez gero, ezin da haien aurka Administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri, eta, Nafarroan, ezin da haien aurka gora jotzeko errekurtsorik jarri Administrazio Auzitegi honetan, eta irmoak diren egunean hasten da zenbatzen zehapena preskribatzeko epea.

Egintza, kasu honetan, ebazpen zehatzailea eman zen egunetik aurrera izan zen irmoa administrazio-bidean, eta borondatezko epean isuna ordaindu ez zenez, zehapena betearazten ahal zen epe hori bukatu eta gero; baina guk 1999ko ekainaren 15ean errekurtsoa zati batean baiesteko eman genuen ebazpena irmo bilakatu zen egunean hasi zen preskripzio-epea, hau da, gure ebazpena jakinarazi eta handik bi hilabetera, ebazpen horri ez zitzaiolako aurka egin Administrazioarekiko auzien jurisdikzioan. Horregatik, garbi dago ez dela iragan zehapena preskribatzeko urtebeteko legezko epea. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu gora jotzeko errekurtso hau, premiamendu-probidentzia baten aurka jarritakoa; egintza hori berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako azaroaren hogeita hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko urriaren 18an emandako 5.522 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-4666 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, "Rezpe Bar, S.L."ren izenean eta ordezkaritzan José María Arbeloa Boneta jaunak jarritakoa, ixteko ordutegia ez betetzeagatik zehapenak ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 1999ko abuztuaren 16an emandako ebazpenaren aurka. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"5.522 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako urriaren hemezortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-4666 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. "Rezpe Bar, S.L."ren izenean eta ordezkaritzan, José María Arbeloa Boneta jaunak jarri du errekurtso hori, ixteko ordutegia ez betetzeagatik zehapenak ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 1999ko abuztuaren 16an emandako ebazpenaren aurka. Juan Andrés Ciordia Segura jaunak egin du txostena.

Egitatezko aurrekariak:

1. 1999ko abuztuaren 16an Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak ebazpen hau eman zuen:

"Udaltzaingoak Forum izeneko ostalaritza establezimenduaren aurka jarri dituen salaketak ikusi ditut. Establezimendu hori Aberingo Monastegia kaleko 5.ean dago eta salaketak jarri zaizkio ez duelako bete establezimenduak ixteko ordutegia, ekainaren 13ko 221/1991 Foru Dekretuan ezarritakoa, dekretu horrek arautzen baitu jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren ordutegi orokorra. Aipatu establezimendua legez 02:30etan itxi behar zen 1999ko ekainaren 15a arte, eta 03:00etan 1999ko ekainaren 16az geroztik, baina zabalik zegoen 1999ko maiatzaren 29ko 04:30etan, 1999ko maiatzaren 30eko 04:25etan, 1999ko ekainaren 5eko 04:30etan, 1999ko ekainaren 6ko 04:05etan, 1999ko ekainaren 12ko 04:25etan, 1999ko ekainaren 13ko 04:10etan, 1999ko ekainaren 19ko 04:45etan eta 1999ko ekainaren 20ko 04:40etan. Horrenbestez administrazioko zortzi arau-hauste arin egin ditu, jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/89 Foru Legearen 24. artikuluan tipifikatuak; kontuan izanik arestian aipatu legearen 26.4. artikuluan xedatutakoa; 2/89 Foru Legearen 27.1.a) artikuluan eman zaizkidan ahalmenak erabiliz, eta kontuan izanik aipatu lege beraren 26.3 eta 26.4. artikuluetan xedatutakoa, Rezpe Bar, S.L.ren titularrari zortzi isun ezarri behar zaizkiola ebatzi dut, bakoitza ehun mila pezetakoa. Isun horiek Udal Gordailuzaintzan ordaindu behar ditu, hilabeteko epean, ebazpen honen jakinarazpena jasotzen duen egunetik hasita."

2. Egintza horren aurka, José María Arbeloa Boneta jaunak, Rezpe Bar, S.L. enpresaren izenean eta ordezkaritzan, gora jotzeko errekurtsoa jarri du Auzitegi honetan. Errekurtsoan arrazoi batzuk azaldu ditu, eta zehapenak indargabetzeko edo bestela legez ezar daitezkeen gutxieneko isunak ezartzeko erregutu du.

3. Iruñeko Udalak espedientea igorri du eta txostena erantsi du. Txostenean errekurtsoa ezets dadila eskatu du, horretarako arrazoiak azaldu ondoren.

4. Ez da froga-diligentziarik proposatu.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Ez da egia errekurtsogileak alegatu duena, alegia, gorago aipatu 2/1989 Foru Legearen 12. artikulua arau bidez garatu gabe dagoela, zeren eta, hain zuzen ere, horrexetarako eman baitzen ekainaren 13ko 221/1991 Foru Dekretua. Dekretu horretan ezarri ziren ikuskizunak bukatzeko edota lokalak ixteko orduak, jarduera-motaren eta urteko sasoiaren arabera, eta baimena eman zen zenbait establezimendu beti zabalik egon daitezen edo ordutegi berezia eduki dezaten, eta alkateek ordutegi orokorrak aldatzeko eta ordutegi bereziak onartzeko balizkoak eta baldintzak zehaztu ziren, besteak beste.

Bigarrena.-Errekurtsogileak esan du ez dela egia berak ixteko ordutegia urratu zuela. Hori dela eta, berriz ere erantzun behar dugu ezen, kontrako frogarik ez dagoenean -oraingoan ez da kontrako frogarik aurkeztu-, salatutako egitateak egiazkotzat jo behar direla, Udaltzaingoko agenteek sinatutako aktek edo salaketa-orriek froga gisa balio dutelako (azaroaren 26ko 301992 Legearen 137.3. artikulua eta abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 17.5. artikulua); eta frogatzeko balio hori aski da "herritar oro babesten duen errugabetasun-ustea indargabetzeko" (AGren 1997-7-2ko Epaia, Ar.5543, eta KAren 14/1997 Epaia, urtarrilaren 28koa, beste askoren artean). Salatutako egitateak arau-hauste arinak dira denak ere, eta bakoitzagatik 15.000 eta 100.000 pezeta bitarteko isuna ezartzen ahal da (2/1989 Foru Legearen 24, 26.1.a eta 27.1.a artikuluak eta 221/1991 Foru Dekretuaren 9. artikulua).

Hirugarrena.-Azkenik, ezarritako isunen zenbatekoari dagokionez, ezin da onartu errekurtsogilearen asmoa, hau da, gutxieneko isunak ezar daitezen. Graduazioa behar bezala egin da, 2/1989 Foru Legearen 26.4. artikuluan xedatu bezala, kontuan hartu baitira salatutako egitateen inguruabarrak (legezko itxiera-ordutik zenbat denbora iragan zen, establezimenduak ateak zabalik zituela, jendeari sartzen uzten zitzaiola, edariak zerbitzatzen ari zirela, musika bazegoela, lokalean ziren lagunen gutxi gora-beherako kopurua), eta bai titularraren aurrekariak ere, lehenago antzeko arau-hausteak eginak baitzituen, Udalak aurkeztutako agirietan jasorik eta errekurritutako ebazpenean nabarmendurik daudenak; arau-hauste bera behin baino gehiagotan egin izana egitateak eta zehapenak larriagotzen dituen inguruabarra dela alde batera uzten badugu ere, inguruabar horrek agerian uzten digu titularraren uzkurtasuna eta gogorik eza ixteko ordutegiari buruzko arauak betetzeko, eta nahikoa da ezarri zaizkion isunen zenbatekoa bidezkotzeko. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi dugu gora jotzeko errekurtso hau, José María Arbeloa Boneta jaunak jarritakoa, Rezpe Bar, S.L. enpresaren izenean eta ordezkaritzan, 100.000 pezetako zortzi isun ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 1999ko abuztuaren 16an eman zuen ebazpenaren aurka; egintza hori berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako azaroaren hogeita hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Juan Andrés Ciordia Segura.

Iragarkiaren kodea: A00