22. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

12/2001 FORU AGINDUA, urtarrilaren 19koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, 2001. urtean pagausoak kontrapasan ehizatzeko arauak ematen dituena.

Apirilaren 27ko 5/1998 Foru Legeak, Basa Fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea aldatu zuenak, foru legeria Estatuko oinarrizko arauteriara egokitu zuen ehiza garaien arloan, Naturguneak eta Basa Flora eta Fauna Zaintzeari buruzko martxoaren 27ko 4/1989 Legea aldatzeko azaroaren 5eko 40/1997 Legeak emandako erredakzioan.

Lege haren azken xedapenetako lehenbizikoan, baimena eman zitzaion Nafarroako Gobernuari lehenbizikoz aipatu den Foru Lege hura garatu eta betearazteko behar diren erregelamenduzko xedapen guztiak emateko. Horretarako beharrezkoa da identifikatzea ukitutako espezie migratzaileak, baimendutako metodoak eta baliabideak, kupoa eta kontrolatzeko sistemak.

Legezko manu hura betez, Ehiza Batzorde Aholku-emaileari entzunik, eta Nafarroako Ingurugiro Kontseiluaren txostena ikusirik,

AGINDU DUT:

I. KAPITULUA

Xedea

1. artikulua. Foru Agindu honen xedea da 2001. urtean pagausoak (Columba palumbus), kumeak izaten dituzten lekuetara itzultzean, kontrapasan ehizatzeko arauteria berariazkoa ezartzea.

II. KAPITULUA

Espeziea

2. artikulua. Pagausoa izanen da aipatu ehiza garaian harrapatu daitekeen espezie bakarra, eta erabat debekatua egonen da beste edozein espezie harrapatzea.

III. KAPITULUA

Ehiza garaia eta ordutegia

3. artikulua. Pagausoa ehizatzeko garaia 2001eko otsailaren 11tik martxoaren 11ra artekoa izanen da, eta tarte horren barnean ez da ehiza egunen mugarik izanen. Martxoaren 11 baino lehen harrapatu beharreko gehieneko kopurua lortzen baldin bada, egun horretan bukatuko da ehiza garaia.

4. artikulua. Orokorrean, baimendutako ordutegia eguzkia ateratzen denetik sartzen den arte izanen da.

IV. KAPITULUA

Baimendutako postuak

5. artikulua. Foru Agindu honen eranskinean adierazten diren ohiko pasaleku gisa baimendutako 555 ehiza postuetan eta haietan bakarrik ehizatzen ahalko da.

V. KAPITULUA

Pagausoa ehizatzeko arauak

6. artikulua. Baimendutako postuetatik soilik harrapatu ahalko dira eskopetaz. Gainerako basa faunarentzat kaltegarri gertatzen ez den postuetarako izanen da baimena.

7. artikulua. Ohiko pasalekuetan usoaren ehizaren arloko arauak errespetatuko dira (ekainaren 23ko 712/2000 Foru Agindua).

8. artikulua. Kontrapasan aritzeko baimendutako ehiza postu bakoitza gehienez bi ehiztarik erabiliko dute.

9. artikulua. Ehiza postu horien erabiltzaile bakarrak izanen dira ehiza barruti publikoen ehiza probetxamenduen adjudikazio hartzaile diren Herrietako Ehiztarien Elkarteetako ehiztariak eta 1999ko 147/1999 Foru agindua, otsailaren 2koa, kontrapasako pagausoaren ehiza arautzeari buruz Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana aldarrikatu aitzinetik beren ehiza probetxamendua lagaturik duten ehiza barruti pribatuetako titularrak. Ehiza postu horiek ez dituzte enkantera ateratzen ahalko barruti horien titularrek.

VI. KAPITULUA

Harrapa daitezkeen pagausoak

10. artikulua. Ehiztariek eguneko 4na pagauso harrapa ditzakete eta kontrapasako ehizaldiko kupoa gehienez 3.000 pagausokoa izanen da.

VII. KAPITULUA

Kontrol sistemak

11. artikulua. Uso ehizarako baimendutako postuen kudeaketa uso postuen lerroaren adjudikazioa hartu duen Ehiztarien Elkartearen erantzukizuna izanen da. Horren kariaz, hurrengo artikuluetan ezartzen diren kontrol neurriak aplikatu beharko ditu.

12. artikulua. Ehiztarien Elkarteak eta, halakorik denean, ehiza barrutietako titularrek, gutxienez pertsona bat kontratatu beharko dute kontrapasako ehiza garai osoan dedikazio osoz aritzeko. Pertsona hori, aldez aurretik Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak kreditatu beharko du 2001eko otsailaren 11 baino lehen.

13. artikulua. Ehiza postu bakoitzaren egunkaria eginen da eta hartan anotatuko da zeintzuk egon diren, zein egunetan eta zenbat uso harrapatu diren. Datu horiek zaindariak egunero bildu eta Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igorriko ditu fax-aren bidez.

Ehiza barrutien adjudikazioa hartzen duten Elkarteek txartel sistema bat eratu beharko dute egunero harrapatzen diren usoak kontrolatu ahal izateko.

Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak ustekabean laginak hartuko ditu aurkeztutako datuak egiazkoak ote diren jakiteko.

14. artikulua. Kontrapasan ehizan egiteko baimendutako postuetako batean ehiza arloan indarra duen arauren bat hausten bada, ekintza horregatik jar daitezkeen zehapenez gainera, postu horretan ehizan egitea debekatu eginen da.

Era berean, kontrapasan ehizan egitea debekatu eginen da aurreko artikuluan eskatzen den eguneroko kontrola egiten ez duten postuetan.

15. artikulua. Harrapaketen jarraipenetik ateratako emaitzen arabera eta urte bakoitzean basa fauna ugaltzailearen gorabeherak ikusirik, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak ehiza-jarduera debekatu ahalko du beharrezkotzat jotzen dituen postu eta garaietan.

16. artikulua. Kontrapasa garaian ehiza- jardueraren kontrolean arlo horretan eskumena duten polizi eta zaintzaileen kidego guztiek lagunduko dute, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hemeretzian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Marcotegui Ros.

EHIZA-LERROEN ETA EHIZA-POSTUEN ZERRENDA PAGAUSOA KONTRAPASAN EHIZATZEKO

Mendinueta NA-10.005 1

Elo NA-10.037 Bariaingo muga 1

Ledea-Rocaforte NA-10.048 El Boyeral 1

Lapoblaciongo Mank. NA-10.053 Los Llanos (Aguilar Kodeskoa) 1

Corronchuela (Aguilar Kodeskoa) 1

Las Jalvias (Meano) 1

Cuesta del Boj (Meano) 1

Baztan NA-10.061 Urriztikolepo (Otsondo - Amaiur) 9

Eskozkolepo (Otsondo - Amaiur) 8

Zimitzeta (Otsondo - Amaiur) 5

Amezti (Santa Bárbara - Elbete) 7

Bentaxar (Belate - Almandoz) 6

Endaolain (Belate - Almandoz) 3

Azkenatz (Belate - Almandoz) 2

Aldei (Belate - Almandoz) 2

Itoitz-Nagore NA-10.068 Nagore 2

Zaraitzu-Irati NA-10.070 Loma Ballent 3

Untzue-Orizin NA-10.088 Intxekuas 2

Muru-Artederretako muga 2

Azkoien NA-10.095 Vallacuera 3

Irunberri-Arripodas NA-10.106 Santa Cruz 4

La Costera 1

Arripodas 2

Leire NA-10.116 La Balaza 1

Las Cuadras 1

Arantza NA-10.120 Ekaitza 10

Gares NA-10.131 Gomazin 3

Lodosa NA-10.145 La Laguna 1

Cerro de la Horca 2

Murillo el Fruto NA-10.146 La Sierra 2

San Martín Unx NA-10.147 Monda 1

Santa Zita 2

Oibar NA-10.150 Termendia 3

Sorakoizko gaina NA-10.154 Sorakoizko gaina 3

Arrada NA-10.159 La Pinada 1

Sesma NA-10.163 Lorako pinudia 1

Sobrepeñas 1

Deikaztelu NA-10.167 Ezgibel 3

Zarrakaztelu NA-10.169 Los Rincones 4

Larrate 5

Beltzunegi NA-10.171 Setoaingo muga 2

Larraintzar NA-10.173 Beuntzako muga 3

Ezkibelgo Mank. NA-10.175 La Cruz (Espartza) 1

Eraria (Biurrun) 1

Los Liecos (Muru-Artederreta) 1

Las Saleras (Tiebas) 1

Ezkibel (Subitza) 1

Urraun 1

Uxue NA-10.182 Muniaga 4

Vigas 4

San Adrián NA-10.191 El Sabinal 4

Orbaitzeta NA-10.203 Zabildegia (Orbaitzeta) 2

Mendilgein (Orbaitzeta) 1

Iortazabal (Orbara) 1

Cantera molino Aribe 2

Esteribar NA-10.204 Erreako gaina 2

Ilurdozko mendia 2

Irure 2

Ultzama NA-10.206 Larremiar 3

Bidekorri 2

Bentatxar 3

Larrepil 5

Odolaga 6

Kondorenako borda/Peña 6

Loiketa 5

Arburu 1

Gurbil 2

Salbatore (Alkotz) 2

Arañotz I (Iraizotz) 2

Arañotz II (Zenotz) 1

Arañotz III (Eltso) 3

Epaitzburu (Urritzola) 2

Facero (Juarbe) 1

Arkatxu (Illarregi) 1

Fitero NA-10.210 La Reinako gaina 4

Lerin NA-10.211 El Monte 3

Cabizgordo 1

Txulapain NA-10.218 Ataburu (Markalain) 5

Eltxu (Elkarte) 1

Armendi (Usi) 3

Las Roturas (Beltzuntze) 1

Larunbe 2

Bidasoa-Berroaran NA-10.229 Sagasta 1

Kokoriko 1

Paletazar 1

Metautengo Mank. NA-10.233 Comunero-Piezas de Sixto 1

La Regambela (Sta Barbara behea) 1

La Bandera 1

Igantzi NA-10.244 Loita 4

Minas 3

Imotz ibarra NA-10.246 Mintxegi (Latasa) 1

Azkorre (Etxaleku) 1

Mugarrutxi-Txabolzar (Oskotz) 2

Aramendia NA-10.247 Eultz 2

Jaurrieta NA-10.248 Beiegu 4

Aurizberri NA-10.253 Errebelu 2

Izosta 3

Zufia NA-10.256 Belastegiko muga 1

Caracierzo 1

Leozko Udala NA-10.266 Etxabakoitz (Leotz) 3

Arronitz NA-10.267 Arrosia 1

Jaitz NA-10.268 Llano Gaitero 1

Atetz ibarra NA-10.269 Eztakain (Beuntza) 5

Peña Eguaras 4

Kaileku (Egillor) 1

Erro NA-10.273 Otsolaga 1

Bizkarko borda 1

Izaurgi 2

Roturas Etarte (Orondritz) 2

Ipete (Lintzoain) 2

Monjardín NA-10.289 2

Lukin-Barbarin NA-10.294 Lukingo mendia 1

Goñiko Mank. NA-10.297 Montegrande (Bidaurre) 1

Balsa del Puerto (Genbe) 1

Galindo (Urdanotz) 1

Miguel Ramón zubia (Amunarritz) 2

Cementerio Viejo (Amunarritz) 1

Mues NA-10.313 1

Gastiain NA-10.314 Malavista (Biloria) 1

Ortozias (Biloria) 1

Cruz de Hierro (Biloria) 1

Urraulbeiti NA-10.318 Nardozeko gaina 3

Olatz 1

Argiñaoko Mank. NA-10.326 Azpelaga (Argiñao) 1

Iturgoien 2

Garaioa-Abaurrepea NA-10.334 Arpeiku 2

Letreta 1

Izurdiagako Mank. NA-10.343 Choza Aniceto (Errotz) 1

Choza El Chato (Errotz) 1

Choza Zindarena (Errotz) 1

Choza Malaun (Aginaga) 1

Monte Arriba 1

Larrekua 1

Anue NA-10.347 Urkixu (Lantz) 1

Iruxabal (Aritzu) 1

Choza del panadero (Olagüe) 1

Latasa 2

Gendulain 2

Orreaga NA-10.363 Badalegi 1

Depósito 2

Soraluzea 1

Ibañeta 1

Gabarbide 1

Bargota NA-10.375 Montenegro 2

Lakuntza NA-10.376 Ilurmendia 1

Aubigaña 2

Larrasoaña NA-10.383 El Depósito (Larrasoaña) 4

Eugi NA-10.385 Gaztelu (Eugi) 5

Ipete (Urtasun) 1

Mendilarreta (Agorreta) 4

Ezkaroze-Orontz NA-10.391 La Sierra 3

Irurtzun-Etxeberri NA-10.394 El Agujero 6

Barasoaingo Mank. NA-10.395 Artaxoako muga - Oihanburu 1

(Garinoain)

San Pedro (Barasoain) 2

San Pelayo (Orisoain) 1

Andosilla NA-10.396 La Peña 2

La Valecilla 5

Larraga NA-10.402 Alto del Castillo 2

Cuesta el Gallo 4

Otsagabia-Itzaltzu NA-10.403 Loma Ballent 7

Carcar NA-10.407 Raso 2

Azedoko Mank. NA-10.408 Parla 1

Majadas Altas 1

Mendaza - La Garganta 1

Agoitz-Longida NA-10.409 Aldunza 1

Zabalea 2

Aezkoa NA-10.418 Azpegi 6

Erronkari NA-10.423 Borda Pilar 3

La Corona 1

Urzainki NA-10.425 La Corona 1

Izuko Mank. NA-10.428 Ornaiz (Aizpun) 1

Oiantxo (Azanza) 1

Santoguruzia (Izurtzu) 1

La Peña de los Pobres (Muniain) 2

El Chaparral (Izkue) 1

La Batería (Izu) 1

Choza Borda Matxeta (Artazkotz) 1

Caparroso NA-10.429 Corral de Elorz 2

La Sarda 4

Sarda Alta 1

Uztarroze NA-10.432 Benito 3

Donamariako Mank. NA-10.434 Mugakosoro (Urrotz) 2

Elkarrikoa (Urrotz) 5

Bidakorri (Donamaria) 7

Murieta NA-10.437 Alto Royo 1

Lerga NA-10.444 Alto Ardil 3

Kaseda NA-10.451 Peña 2

Artaxoa NA.10.452 La Majada 1

La Sierra 2

Erriberri NA-10.453 Santa Brígida 3

Zangoza NA-10.453 El Paco Ugazti 2

Abartzuza NA-10.457 El Chaparral (Abartzuza) 1

Monjeliberri (Abartzuza) 1

Corral del Monte (Abartzuza) 1

Barranco Chupete (Iruñela) 2

Mendabia NA-10.459 La Maruja 1

Azagra NA-10.467 Las Hoyas 2

La Vellida 2

Tafalla NA-10.478 El Plano 5

Beratxa 3

Carravieja 4

Orbaibar NA-10.485 Gerinda mendia 2

Olleta mendia 2

Uharte NA-10.486 Otxopasajes 1

Amorleku 1

Puiu NA-10.489 El Montico 3

Ikieta NA-10.492 Olorizko muga 1

Izaba NA-10.493 Juan Pito 3

Saisederra 3

Martzilla 3

Cerreto 7

Ameskoak NA-10.496 Soboroki (Eulate) 1

Susaba (Bakedano) 1

Tres Mugas (Bakedano) 1

Pozo Negro 1

Burgalokiz (Artatza) 1

Lokiz NA-10.498 La Cruz de Hierro 13

Lezaun NA-10.502 Aldaya (Lezaun) 1

Arrastia (Lezaun) 1

Sta. Barbara (Lezaun) 1

Arrastia (Aizkoa) 1

Arigorena (Aizkoa) 1

Bera NA-10.505 Erdiko Muga 4

Santa Bárbara 4

Itzako Mank. NA-10.512 San Kristobal (Ororbia) 1

San Kristobal mendia (Aitzoain) 1

Itza 1

Gazolazko gaina (Aratzuri) 1

Funes NA-10.517 Gurugú 4

Luzaide NA-10.523 Ibañeta 6

Lekunberriko Mank. NA-10.524 Albiasuko gaina - Malatxa 2

Markiritz 1

Litzoain NA-10.525 Lerrutz 1

Iheltz 3

Beortegi 3

Aranguren ibarra NA-10.530 Aranguren 1

Lakidain 1

Labiano 1

Zolina 1

Taxoare 1

Leitza NA-10.531 Oialde 2

Akutio 3

Sarobe 2

Kornieta 1

Eguzkikomuñoa 2

Lizarra NA-10.532 Belastegi 3

Idotzin-Altzorritz NA-10.535 Altzorrizko mendia 1

Zuñiga NA-10.544 Buenavista (Nazar) 1

Mirador (Nazar 1

El Seco (Mirafuentes) 1

El Carrascal 1

El Roble de Abajo (Zuñiga) 1

Iragi NA-10.545 Gixo borda (Egozkue) 1

Atxaritxulo (Egozkue) 1

Ollo NA-10.549 Ilurbe (Ultzurrun) 2

Iragarkiaren kodea: A0100912