18. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAN ADRIAN

Jarduera sailkatua

Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako idazkaritzan jendaurrean egonen dela, hamabost egun baliodunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horren barnean bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Cooperativa de Transportes Las Palmas de San Adrián. Jarduera: biltegia (handitzea). Tokia: San Adriango industrialdea, 73

San Adrianen, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita lauan. Alkatea, Jesús Angel Mendaza Marrodán.

Iragarkiaren kodea: A0101033