18. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAN ADRIAN

Planeamenduko arau subsidiarioen aldaketa puntualaren espedienteari hasiera ematea

3. San Adriango planeamenduko arau subsidiarien aldaketa puntuala izapidatzeko espedienteari hasiera ematea, zeinaren bidez lurzorua dotazioetarako kirol eremu gisa sailkatzen baita. Jarduteko sistema desjabetzapena izanen da eta hari hasiera emateaz gain, desjabetzapenak ukituriko ondasun eta eskubideen behin-behineko zerrenda eransten da.

San Adriango Udalak, 2000ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, besteak beste, ondoko erabakia hartu zuen:

"1. San Adriango arau subsidiarioen aldaketa puntuala izapidatzeko espedienteari hasiera ematea. Aldaketa horrek aurreko erabakian zehaztutako lurzatiak ukitzen ditu eta dotazioetarako kirol eremu gisa sailkatzen.

2. Arau subsidiarioen aldaketa puntualaren proiektua horiek prestatu dituen taldearen gain uztea, gero, ondorengo osoko bilkuraren batean, hasiera batez onets dadin.

3. Arau subsidiario horiek gauzatzeko jarduketa sistema gisa ezartzea desjabetzapena, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 147.1 d) eta 182. artikuluekin bat.

4. Etorkizuneko kirol instalazioek ukituko dituzten ondasun eta eskubideen presako desjabetzapen prozedura hastea, horretarako honakoak deklaratuz:

-Desjabetuko diren lurzatiak ukituko dituen etorkizuneko kirol instalazioen onura publikoa, lurzati horien gainean ezarriko baitira.

-Ondotik zehazten diren ondasunak okupatu beharra:

1. POLIGONOKOLURZAT. ZK.LURZAT. M2

J A B E A

DANIEL MEDRANO MUNILLA 552 865

ISRAEL SAENZ LAYA 555 1.698

JOSE GONZALEZ SAN MIGUEL 556 1.355

M.ª CARMEN MONTES CRISTOBAL

ETA M.ª TERESA MONTES CRISTOBAL 557 1.529

ROBUSTIANO ARGANDOÑA MEDRANO 558 2.737

J. LUIS MARTINEZ MERINO 559 1.365

J. LUIS MARTINEZ MERINO 560 3.331

JOSE M.ª LAPEDRIZA GIL Y MAXIMO LAPEDRIZA GIL 561 1.638

ARMANDO LAPEDRIZA HUALDE 562 1.747

JOSE M.ª LAPEDRIZA GIL 563 2.362

JAVIER LAPEDRIZA HUALDE 564 1.669

FELIX SOLA LUIS 565 1.000

1. POLIGONOKOLURZAT. ZK.LURZAT. M2

J A B E A

MARIO MUNILLA MURO 566 971

MARIO MUNILLA MURO 567 420

HERMANOS LAPEDRIZA GIL ETA

JOAQUIN LAPEDRIZA HERNANDEZ 569 8.696

JOSE M.ª LAPEDRIZA GIL 570 2.242

JULIAN GONZALEZ LOPERA 571 978

JOSE RAMON MARTINEZ VIGUERA ETA

LUCIO LOPEZ PEREA 572 3.242

VICTORIA GONZALEZ MARTINEZ 573 2.645

HERRILURRA 568 1.485

HERRILURRA 574 28.214

HERRILURRA 575 27.758

Erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, 15 egun balioduneko epean, interesatuek akatsak zuzentzeko datuak aurkez ditzaten edo okupazio beharraren aurka azaldu, funtsezko edo formazko arrazoiak direla medio.

Alegazioetarako epea iraganik, beste epe bat irekiko da, 20 egun baliodunekoa, horiek aztertu eta bidezko zuzenketak egin ostean, erregistratzaileek, aldez aurretik eskaria eginik, luzatutako ziurtagiriak eransteko.

San Adrianen, bi milako abenduaren hogeita zazpian. Alkatea, Jesús Angel Mendaza Marrodán.

Iragarkiaren kodea: A0100662