18. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z U Ñ I G A

Oihan enkantea, ehuneko 10 merkeago

Zuñigako Udalak, behar bezala baimendurik, oihan aprobetxamendu hau atera du enkante irekira, plegu itxien bidezko prozeduran.

Parajea. Erce (19ha), Pinus nigra, 2.466 pinu, 863,5 m3 egiten dutenak.

Esleitzeko era: 3.887.500 pezeta + BEZa.

Enkantean parte hartzeko proposamenak Zuñigako Herriko Etxeko idazkaritzan aurkeztuko dira iragarki hau argitaratu eta biharamunetik 20 egun naturaleko epean. Haiekin batera hasierako prezioaren ehuneko 10 (388.750 pezeta) Herriko Etxeko diruzaintzan pagatu direla frogatzen duen agiria ere aurkeztuko da, behin-behineko berme gisa, txeke baten bidez edo esku dirutan.

Baldintza tekniko, ekonomiko eta administratiboak idazkaritzan daude ikusgai.

Zuñigan, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita hiruan. Alkatea, Luis Abel Remiro Ochoa.

Iragarkiaren kodea: A0101043