III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
G A L A R
Argiteria publikoa mantentzeko kontratua
I.-Kontratuaren xedea: Galar Zendeako argiteria publikoa mantentzea da aholkularitza eta laguntzako kontratu honen xedea.
II.-Kontratuaren iraupena: urte bat. Luzatzen ahalko da.
III.-Lizitazio mota: lehiaketa, prozedura irekia.
IV.-Hasierako prezioa: 2.000.000 pezeta, BEZa barne.
V.-Ordainketa. Hasierako prezioa indarra duen 4332-2201 kontusailean pagatu beharko da.
VI.-Plegua Herriko Etxeeko bulegoetan dago ikusgai, lanegunetan, 9:00etatik 14:00ak bitarte.
VII.-Behin-behineko bermea: 40.000 pezeta.
VIII.-Behin betiko bermea: esleitzeko zenbatekoaren % 4.
IX.-Proposamenen aurkezpena: lizitazioaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik 27 egun naturaleko epean.
X.-Proposamenak irekitzeko tokia eta egun-orduak: Herriko Etxeko batzar gelan (Getzen) irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik bigarren egun balioduneko 19:00etan.
XI.-Proposamenaren eredua. klausula pleguko XXIII. klausulan ageri dena.
Getze-Galarren, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita bederatzian. Alkate udalburua, Pedro José Erice Rípodas.
Iragarkiaren kodea: A0101038