I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
INDUSTRI, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Ediktua.
Eskatutakoaren arabera, tramitatzeko onartu da Meatzeei buruzko Legeko c) atalean birsailkatzea Ablitas 3446 izeneko igeltsu ustiapena, 8 meatze laukikoa. Ablitaseko udal mugapeetan dago, eta honako koordenatuak ditu:
ERPINA W LONGITUDEA N LATITUDEA
PP 1°ree. 35' 20" 41°ree. 56' 40"
1 1°ree. 35' 40" 41°ree. 56' 40"
2 1°ree. 35' 40" 41°ree. 57' 20"
3 1°ree. 34' 40" 41°ree. 57' 20"
4 1°ree. 34' 40" 41°ree. 56' 20"
5 1°ree. 35' 20" 41°ree. 56' 20"
Longitudeen erreferentzia: Greenwich-eko meridianoa eta Hayforden elipsoidea.
Eta hau aditzera ematen da, interesatu guztiek Iruñeko Fuerte del Príncipe II. Eraikinean (Tomás Caballero parkea, 1-5. solairua) dagoen Industri Segurtasuneko Zerbitzuan espedientea azter dezaten, 8:30etatik 14:30 arte, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabost eguneko epean, Meatzeei buruzko 1973ko uztailaren 21eko 22/1973 Legearen 51. artikuluan eta Meagintzaren Araubiderako 1978ko abuztuaren 25eko Erregelamendu Orokorreko 70. artikuluan xedaturikoarekin bat.
Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hamazazpian.-Industri Segurtasuneko Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.
Iragarkiaren kodea: A0100668