18. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

15/2001 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa partez aldatzen duena.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak adierazi dute euren plantilletan hainbat aldaketa egin behar direla, erakunde horien benetako beharretara egokitzeko. Proposatutako aldaketek ez dute gastuen indarreko aurrekontuaren I. kapituluan gehikuntzarik ekarriko, ezta plantilla organikoan ere.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita bian egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan aldaketa hauek egitea:

Bat.-Ondotik ageri diren lanpostuak, zeinek gastuen indarreko aurrekontuaren I. kapituluko kontusailetan dotazio ekonomikoa baitute, amortizatu egin dira:

Lehendakaritza Justizia eta Barne Departamentua:

-Jauregiko mandatarien* bi lanpostu huts, funtzionario araubidekoak, D mailakoak, Komunikazio Zerbitzuari atxikiak. Plantilla organikoan 84 eta 102 zenbakiak dituzte.

Toki Administrazioko Departamentua:

-Hirugarren mailako burua* izateko lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, B mailakoa, Kudeaketa Administratibo Orokorraren Atalari atxikia. Plantilla organikoan 4.034 zenbakia du.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua:

Laguntza espezializatua:

-OLT-Fisioterapeuta izateko lanpostu huts bat, B mailakoa, funtzionario araubidekoa. Plantilla organikoan 60.941 zenbakia du.

Bideko Ama Birjina Ospitalea:

-Taldeko urgazle izateko lanpostu huts bat, A mailakoa, funtzionario araubidekoa. Plantilla organikoan 60.188 zenbakia du.

Ubarmin Klinika:

-Administrazioko buru izateko lanpostu huts bat, A mailakoa, funtzionario araubidekoa. Plantilla organikoan 63.922 zenbakia du.

-Sukaldariendako bi lanpostu huts, D mailakoak. Plantilla organikoan 63.109 eta 63.891 zenbakiak dituzte.

-Lanbide anitzetako arduradun izateko lanpostu huts bat, D mailakoa, funtzionario araubidekoa. Plantilla organikoan 63.270 zenbakia du.

-Zeladore zaintzaile izateko lanpostu huts bat, E mailakoa, funtzionario araubidekoa. Plantilla organikoan 63.350 zenbakia du.

Zerbitzu zentralak:

-Lan Osasuneko teknikaria izateko lanpostu huts bat, A mailakoa, funtzionario araubidekoa. Plantilla organikoan 67.500 zenbakia du.

-Goi mailako osasun teknikaria izateko lanpostu huts bat, A mailakoa, funtzionario araubidekoa. Plantilla organikoan 67.543 zenbakia du.

-Administrazio lanetako teknikari izateko lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, A mailakoa. Plantilla organikoan 66.755 zenbakia du.

-Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentua:

-Zuzendariorde* izateko lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, A mailakoa, Zainketa Zerbitzuari atxikia. Plantilla organikoan 3.891 zenbakia du.

-Gidari izateko lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, D mailakoa, Zainketa Zerbitzuari atxikia. Plantilla organikoan 2.021 zenbakia du.

-Bidezain izateko lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, E mailakoa, Zainketa Zerbitzuari atxikia. Plantilla organikoan 2.053 zenbakia du.

-Mandatari izateko lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, E mailakoa, Idazkaritza Teknikoari atxikia. Plantilla organikoan 1.817 zenbakia du.

Bi.-Honako lanpostu hauek sortu dira, aurreko atalean amortizatu diren lanpostuen dotazio ekonomikoaren kargura:

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua:

-Erdi Mailako teknikari izateko lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, B mailakoa, Komunikazio Zerbitzuari atxikia. Plantilla organikoan 6.690 zenbakia du.

-Administrari laguntzaile izateko lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, D mailakoa, Barne Araubideko Zerbitzuari atxikia. Plantilla organikoan 6.691 zenbakia du.

-Administrari laguntzaile izateko lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, D mailakoa, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Zerbitzuari atxikia. Plantilla organikoan 6.692 zenbakia du.

Toki Administrazioko Departamentua:

-Industri ingeniari tekniko izateko lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, B mailakoa, Toki Azpiegituren Zerbitzuari atxikia. Plantilla organikoan 6.721 zenbakia du.

-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua:

Laguntza espezializatua:

-Fisioterapeuta lanpostu huts bat, B mailakoa, funtzionario araubidekoa. Plantilla organikoan 68.101 zenbakia du.

Bideko Ama Birjina Ospitalea:

-Otorrinolaringologia arloko barrutiko sendagile espezialista (BSE)/ondokoa izateko lanpostu huts bat, A mailakoa, funtzionario araubidekoa. Plantilla organikoa 68.102 zenbakia du.

Ubarmin Klinika:

-Anestesia eta Erreanimazio arloko barrutiko sendagile espezialista (BSE)/ondokoa izateko lanpostu huts bat, A mailakoa, funtzionario araubidekoa. Plantilla organikoan 68.103 zenbakia du.

-Traumatologia eta kirurgia ortopedikoaren arloko barrutiko sendagile espezialista (BSE)/ondokoa izateko lanpostu huts bat, A mailakoa, funtzionario araubidekoa. Plantilla organikoan 67.772 zenbakia du.

-Erizaintzako laguntzaile izateko lanpostu huts bat, D mailakoa, funtzionario araubidekoa. Plantilla organikoan 68.119 zenbakia du.

Zerbitzu zentralak:

-Laneko medikuntzaren arloko barrutiko sendagile espezialista (BSE)/ondokoa izateko lanpostu huts bat, A mailakoa, funtzionario araubidekoa. Plantilla organikoan 68.120 eta 68.121 zenbakiak dituzte.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentua:

-Bide, Ubide eta Portuetako ingeniariendako lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, A mailako, Zainketa Zerbitzuari atxikia. Plantilla organikoan 6.693 zenbakia du.

-Herrilanetako ingeniari teknikoendako lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, B mailakoa, Zainketa Atalari atxikia. Plantilla organikoan 6.694 zenbakia du.

-Administrari-laguntzaile izateko lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, D mailakoa, Idazkaritza Teknikoari atxikia. Plantilla organikoan 6.695 zenbakia du.

Hiru.-Ondotik datozen lanpostu hutsen izena aldatzea, baina maila edo araubide juridikoa aldatu gabe.

-Estatistikoa izateko lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, B mailakoa, Ekonomi eta Ogasun Departamentuari atxikia, plantilla organikoan 1.017 zenbakia duena, hemendik aurrera Maila Ertaineko tituludun (estatistika) gisa agertuko dira.

-Informazio Sistemetako erdi mailako teknikari izateko bi lanpostu huts, funtzionario araubidekoak, B mailakoak, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari atxikiak, plantilla organikoan 6.158 eta 67.449 zenbakiak dituztenak, hemendik aurrera Sistema Informatikoetako erdi mailako teknikari gisa agertuko dira.

-Sistema Informatikoetako ofizial izateko bi lanpostu huts, funtzionario araubidekoak, C mailakoak, Hezkuntza eta Kultura Departamentuari atxikiak, plantilla organikoan 36.080 eta 36.081 zenbakiak dituztenak, hemendik aurrera sistema informatikoetako ofizial tekniko gisa agertuko dira.

-Menpeko izateko lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, E mailakoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari atxikia, plantilla organikoan 6.348 zenbakia duena, hemendik aurrera Zerbitzu Orokorretako langile gisa agertuko da.

-Etxezain-mandatari izateko lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, D mailakoa, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuari atxikia, plantilla organikoan 6.622 zenbakia duena, hemendik aurrera etxezain gisa agertuko da.

-Mandatari izateko bi lanpostu huts, funtzionario araubidekoak, E mailakoak, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuari atxikiak, plantilla organikoan 6.592 eta 6.623 zenbakiak dituztenak, hemendik aurrera Zerbitzu Orokorretako langile gisa agertuko dira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.-Ahalmena eman zaio Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari Foru Dekretu hau garatu eta betetzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan.

Bigarrena.-Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita bian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0101058