156. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1002/2001 EBAZPENA, azaroaren 30ekoa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Noain-Taxoare eta Iruña Hegoa-Iruñeko mendebaldeko ingurabideko lotunea birmoldatzea" proiektua jendaurrean jartzeko epea ebatzi eta behin betikoz onesten duena.

"Noain-Taxoare eta Iruña Hegoa-Iruñeko mendebaldeko ingurabideko lotunea birmoldatzea" proiektua teknikoki onetsi eta jendaurrean jarri zen apirilaren 4ko 308/2001 Ebazpenaren bidez (2001eko maiatzaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 56. zenbakian).

Ebazpen horren bidez, hasiera eman zitzaion ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko espedienteari, eta proiektua jendaurrean jarri zen, egokitzat jotzen ziren ohar eta alegazioak egin zitezen.

Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera eman du alegazioak aurkezteko epean hauek hartu direla:

1. alegazioa.-María Angeles Esparza Ciordia andrea.

1. Desjabetzapenaren kontra agertu da, kalte handia egiten baitie bere interesei.

2. Zortasun bidearen trazadura zuzentzeko eta lurzatien berrantolamenduaren ondoriozko bidea errespetatzeko eskatu du.

3. Zerbitzubidea kentzeko eskatu du.

Erantzuna:

1.-"Noain-Taxoare eta Iruña Hegoa-Iruñeko mendebaldeko ingurabideko lotunea birmoldatzea" proiektua beharrezkoa da, hari esker konponduko baitira Iruñeko ekialdeko eta mendebaldeko ingurabideak lotzeko egun dauden arazo larriak, bai eta Iruñeko hegoaldeko sarrera ere.

2.-Zerbitzubidea ahalik eta gehien hurbiltzeko eskaria onetsi da, eta jabari publikoko eremutik 8 metrotik aitzina eginen da. Halaber, itxitura leku horretan berean jarriko da.

3.-Zerbitzubidea kentzeari dagokionez, alegatutakoa ezetsi da.

Bide hori beharrezkoa da autopistako itxituraren kontserbazio eta mantenimendu lanetarako bai eta ezponda eta bazterretako lorategien mantenimendurako.

2. alegazioa.-Martin Martinicorena Echaniz jauna.

Alegazio-egileak bere helbide berria eman du, egin behar zaizkion jakinarazpenak helarazteko.

Erantzuna:

1. Kontuan hartu da alegazio-egilearen helbide berria.

Alegazioen ondorioz egokitzapenak egin direnez, eta okupatu beharreko lur azalen neurketan atzemandako akatsak zuzendu direnez, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda aldatu da. Beraz, bidezko da ondasunen behin betiko zerrenda hori, Ebazpen honen eranskin gisa heldu dena, argitara ematea.

Horrenbestez, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/99 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik dauzkan ahalmenak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedaturikoarekin bat, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

1. "Noain-Taxoare eta Iruña Hegoa-Iruñeko mendebaldeko ingurabideko lotunea birmoldatzea" proiektua jendaurrean egoteko epea Ebazpen honen azalpen zatian adierazi bezala bukatutzat ematea, aukezturiko alegazioei erantzunik.

2. "Noain-Taxoare eta Iruña Hegoa-Iruñeko mendebaldeko ingurabideko lotunea birmoldatzea" proiektua behin betikoz onestea. Haren aurrekontua 648.485.158 pezetakoa (3.897.474,29 eurokoa) da.

3. Halaber, "Noain-Taxoare eta Iruña Hegoa-Iruñeko mendebaldeko ingurabideko lotunea birmoldatzea" izeneko lanen neurri zuzentzaileen proiektua onestea. Haren aurrekontua 21.057.343 pezetakoa (126.557,18 eurokoa) da.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

5. Ebazpen hau igortzea Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzura, Bide eta Eraikuntza Zerbitzura, Desjabetzapen Atalera, eta Galar eta Arangurengo Udaletara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeita hamarrean.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA ZEHAZTUA ETA BANAKATUA

GALARKO UDAL MUGAPEA

1-GA MARTICORENA ECHANIZ, MARTIN ETA J. MARIA URBIETA, 7-1.B

DONOSTIA 4.232,25 1 246 LABORANTZAKO L.

2-GA MARTICORENA ECHANIZ, MARTIN ETA J. MARIA URBIETA, 7-1.B

DONOSTIA 7.000,90 1 247 LABORANTZAKO L.

4-GA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA SAN IGNAZIO ETORB., 3

IRUÑA 201,50 1 349 LARREAK

ARANGURENGO UDAL MUGAPEA

3-AR ZABALZA GALAR, FLORENTINO BEHEKO K., Z.G.

TAXOARE 4.261,43 3 306 LABORANTZAKO L.

5-AR URRUTIA MINDEGUIA, FRANCISCA ERREKOLETAK, 14

IRUÑA

ESPARZA ECAIN, MARIA ZILBETIKO MONASTERIOA

IRUÑA

ESPARZA ECAY, JOSE ITURRIA

TAXOARE

ESPARZA CIORDIA, MARIA ANGELES ZUÑIGA, 7

IRUÑA

ESPARZA CIORDIA, JOSE LUIS JAUN DONE SALBATORE, 2

BURLATA

ESPARZA CIORDIA, MARIA SOLEDAD ARCADIO MARIA LARRAONA, 19

IRUÑA 11.957,08 3 564 LABORANTZAKO L.

6-AR OSACAR URTASUN, FRANCISCA ANTSO AZKARRA ETORB., 33

IRUÑA 2.437,30 3 565 LABORANTZAKO L.

7-AR EGUARAS IBAÑEZ, MICAELA ARRIPODAS 790,30 3 695 LABORANTZAKO L.

8-AR EGUARAS IBAÑEZ, MERCEDES AMAIA, 14

IRUÑA 667,43 3 694 LABORANTZAKO L.

9-AR ASIAIN ARTAJO, FELISA LEZKAIRU, 8

IRUÑA 35,12 3 693 LABORANTZAKO L.

10-AR ASIAIN ARTAJO, FELISA LEZKAIRU, 8

IRUÑA

EGUARAS IBAÑEZ, MERCEDES AMAIA, 14

IRUÑA

EGUARAS IBAÑEZ, MICAELA ARRIPODAS

AYESA EGUARAS, NICOLAS K. NAGUSIA

IRUNBERRI

AYESA EGUARAS, MARIA ESTHER K. NAGUSIA

IRUNBERRI

AYESA EGUARAS, JOSE FERNANDO K. NAGUSIA

IRUNBERRI 1.762,41 3 691 BIDEA

11-AR NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA SAN IGNAZIO ETORB., 3

IRUÑA 523,25 3 655 HIRILURRA

12-AR ARANGURENGO UDALA ESKOLAK, 9

MUTILOABEITI 66,37 3 664 HIRILURRA

Iragarkiaren kodea: A0113032