156. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

Ordenantza fiskalen aldaketa hasiera batez onetsita

Lizarrako Udalak, azaroaren 26an egin osoko bilkura berezian, legez nahikoa den gehiengoarekin, honakoa erabaki zuen:

"Udalaren Ogasun Batzordeak ikusi du ordenantza fiskaletan, ezkontza zibilak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean eta prezio publikoak erregulatzen dituzten arauetan egindako aldaketak biltzen dituen espedientea. Aldaketa horiek 2002ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Hori horrela, eta espedienteko txostenak ikusirik, sinatzaileek honakoa erabaki dute:

1. Hasiera batez onestea udal tasen eta prezio publikoen ordainarazpena arautzen duten ordenantza fiskaletako, arau erregulatzaileetako eta tarifen eranskinetako aldaketak, espedientean jasotakoari jarraituz.

2. Hasiera batez onestea ezkontza zibilak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

3. Hasiera batez onestea ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoan tokia erreserbatzeko eta zirkulazioa murrizteko lizentziak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa.

4. Ordenantza fiskaletan berariaz aldatzen ez den orotarako 2001eko tasa eta tarifak bere horretan mantenduko dira 2002. urtean.

5. Hasiera batez onetsitako tasak, tarifen eranskinak, ordenantzak eta arauak 2002ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra, arauz ezarritako tramiteak bete ondoren.

6. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta hurrengoetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13.ean xedatutakoari jarraituz, erabaki honen gaineko espedientea jendaurrean egonen da 30 eguneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean iragarkia agertu ondotik, erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen. Ordenantza fiskal, tasa eta tarifetan egindako aldaketen hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da baldin eta 30 eguneko epe horretan ez bada erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten.

Lizarran, bi mila eta bateko azaroaren hogeita seian. Alkatea, Josefina Bozal Bozal.

Iragarkiaren kodea: A0112897