148. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko Udal Planeko 6. eremuko U.E. 6.3 unitateko xehetasun azterlana, IRU.IN, S.L.k sustatua. Hasierako onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2001eko azaroaren seian egin bilkuran, agertutako guztiak ados zeudela erabaki zuen hasiera batez onestea Noain-Elortzibarko Udal Planeko 6. eremuko U.E. 6.3 unitateko xehetasun azterlana, IRU.IN, S.L.k sustatua; helburua da Noain- Elortzibarko Udal Planeko exekuzio unitate horretarako proposatu den antolamendu berria definitzea. Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan zabalkuntza handiena duen egunkarian argitaratuko da, hamabost eguneko epean aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legeko 119. artikuluarekin eta ondorengoekin bat.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta bateko azaroaren zazpian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0112158