147. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E G A R D A

Ordenantza fiskalak behin betikoz onetsirik

2001eko maiatzaren 4an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi ziren ordenantza fiskalak. Espedientea hogeita hamar egunean egon da jendaurrean, iragarkiak Udalaren iragarki oholean eta, abuztuaren 31n, 2001eko 106. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondotik. Epea joan den urriaren lehenean bukatu zen eta inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu. Beraz, behin betikoz onetsi dira eta testu osoa ondotik ematen da.

Hori guztia argitaratzen da orok jakin dezan eta Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 326. artikuluak zehaztutakoa bete dadin.

Legardan, bi mila eta bateko urriaren hemezortzian. Alkate udalburua, Silvestre Belzunegui Otano.

ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen II. tituluko V. kapituluaren 167.etik 171.era bitarteko artikuletan, biak barne, xedatutakoaren babesean ezarri da ordainarazpen hau.

Zergagaia

2. art. Zerga honen zergagaia da udal mugapean zernahi eraikin, instalazio edo obra egitea, baldin hartarako beharrezkoa bada hirigintza edo obra lizentzia bat, hori ematea Legardako Udalari dagokion guztietan, lizentzia hori erdietsia izanik ala izan gabe.

Erran aldera, zergari atxikitako zergagaitzat har daitezke hauek:

1.-Edozein motatako eraikinak eta instalazioak, oin berrikoak, egiteko obrak.

2.-Lehendik dauden eraikinak edo instalazioak handitzeko obrak.

3.-Lehendik dauden eraikinen edo instalazioen egitura edo kanpoko itxura ukitzen duten obrak, aldatzekoak edo berritzekoak.

4.-Eraikinen barneko egitura aldatzen duten obrak, edozein izanik ere duten erabilera.

5.-Behin-behinekoz egin beharreko obrak.

6.-Zerbitzu publikoak paratzeko obrak.

7.-Lur-mugimenduak, hala nola, lurrerauzketak, hondeaketak eta betelanak, baldin onetsia edo baimendua den urbanizazio edo eraikitze proiektu barneko obra gisa zehaztu eta programatu ez badira.

8.-Finkak ixtea.

9.-Eraikinak botatzea, aurri egoeran deklaratuak izan ezik.

10.-Zorupea ukitzen duten obrak edo instalazioak.

11.-Bide publikotik ikusten diren propagandako kartelak paratzea, beti ere lokal itxietan ez badaude.

12.-Halako ahalmen ekonomikoa erakusten duten baliabide ekonomikoen inbertsioak berekin dakartzaten obrak, eraikuntzak edo instalazioak, baldin eta obra edo hirigintza lizentzia behar badute.

3. art. Zernahi eraikin, instalazio edo obra egitea salbuetsirik egonen da baldin eta horien jabeak badira Estatua, Nafarroako Foru Komunitatea, autonomia erkidegoak, edo toki entitateak, eta baldin, zergapekoak direlarik ere, zuzenean erabiltzekoak badira errepide, burdinbide, aireportu, lan hidrauliko, hiri saneamendu edo haien hondakin uren saneamendurako, nahiz eta erakunde autonomoek kudeatzen dituzten, dela eraikuntza berriko lana, dela kontserbaziozkoa.

Subjektu pasiboak

4. art. 1. Zerga honen subjektu pasiboak honakoak dira, zergadun gisa: pertsona fisiko nahiz juridikoak, herentzia banatu gabeak, ondasun elkarteak, eta nortasun juridikorik ez dutelarik, obraren jabetasuna duten bertze entitateak, unitate ekonomikoa edo ondare banandua osatzen dutenak.

2. Legardako Udalaren aitzinean argi eta garbi egiaztatzen ez bada obren jabea obra horretako eraikinaren jabeaz bertze pertsona bat edo entitate bat dela, obrena bera hartuko da eraikinaren jabe gisa.

5. art. Zergadunaren ordezko subjektu pasiboak dira hartarako lizentzia eskatu edo eraikin, instalazio edo obrak egiten dituztenak, ez baldin badira zergadunak berak.

Zerga oinarria

6. art. 1. Zerga oinarria eraikin, instalazio edo obraren kostu erreal eta benetakoa da.

2. Aurreko zenbaki horretan xedatutakoaren ondorioetarako, kostu erreal eta benetakoa exekuzio materialeko aurrekontuaren arabera zehaztuko da, lansariak eta industri mozkina kenduta.

Kuota

7. art. Zergaren kuota aterako da zerga oinarriari ordenantza honetako eranskinean agertzen den karga-tasa aplikatu ondoren.

Sortzapena

8. art. Zerga hau, eraikina, instalazioa edo obra hasten delarik sortzen da, nahiz eta hartarako lizentziarik lortu ez den.

Zergaren kudeaketa

9. art. Nahitaezko lizentzia ematen delarik, behin-behineko likidazio bat eginen da, eta zerga oinarria finkatuko, interesatuek aurkeztu duten aurrekontuaren arabera, baldin eta hura dagokion elkargo ofizialak zigilaturik badago.

Halako lizentziarik ez dagoenean, edo proiektua zigilatzea nahitaezkoa ez bada, zerga oinarria udaleko teknikariek finkatuko dute proiektuaren kostu zenbatetsiaren arabera.

Hasierako proiektua dagokion lizentzia eman ondoan aldatzen bada, lizentzia aldatzeko eskaera aurkeztu behar da, aurrekontu berriarekin batera, behin behineko likidazio berria egiteko, aurrekontuan izandako aldaketaren arabera, hasierakoa gainditzen duen kopuru berean.

10. art. 1. Ikusirik egiazki egin diren eraikuntzak, instalazioak eta obrak, baita horien benetako kostu erreala ere, Udalak, hala behar denean, behin-behineko zerga-oinarria aldatuko du eta behin betiko likidazioa eginen; hori egin ondoren, subjektu pasiboari eskatuko dio paga diezaion edo, hala behar denean, gehiegi jarritakoa itzuliko dio.

2. Aurreko atalean xedatutakoari doakionean, obra bukatu edo behin-behinekoz jaso eta hurrengo hilabetean, egoera horren berri ematen duen deklarazioa aurkeztuko da eta horrekin batera eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren benetako kostu erreala eta obraren zuzendari fakultatiboak emandako ziurtagiria ere bai, bideragarria denean behar den lanbide elkargoak ikus- onetsia, zeinean obraren kostu osoa egiaztatuko baita.

11. art. Zergaren likidazioari dagokionez, berdin jokatuko da administrazioaren isilbide positiboaz eman diren lizentziekin eta espreski eman direnekin.

12. art. Lizentziaren titularrak baimendutako obrak, eraikuntzak edo instalazioak egiteari uko egiten badio, idatziz aurkeztu berariazko ukoaz, Legardako Udalak, hala behar denean, pagatutakoa itzuliko du.

Halaber, behin lizentzia iraungi ondoan, Legardako Udalak egindako likidazioa deuseztuko du eta, hala behar denean, itzuliko, non ez duen titularrak lizentzia horren berritzea eskatzen eta Udalak baimentzen.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honek bi mila eta biko urtarrilaren lehenean hartuko du indarra.

E R A N S K I N A

Karga tasa

Karga tasa % 3 izanen da

Ordenantza honek bi mila eta bateko urtarrilaren lehenean hartuko du indarra.

ORDENANTZA FISKALA, HORNIDURAKO ZERBITZU PUBLIKOAK USTIATZEN DITUZTEN ENPRESENDAKO HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAREN APROBETXAMENDU BEREZIETAKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. sekzioan xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan agertzen den baimenaren babesean ezarri da ordainarazpen hau.

Zergagaia

2. art. Zerga honen gaia dira herriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziak, hariak, hodiak eta galeriak, argindarra, ura, gasa edo bertze edozein fluido eramateko; kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, transformadoreak, burni-barrak, baskulak; salmenta automatikorako tresnak eta zerbitzua ematearekin zerikusia duten hornidurako zerbitzu publikoak, biztanlegoa edo haren parte handi bat ukitzen dutenak, ustiatzen dituzten enpresek egindako antzeko bertze batzuk.

Zerga ordaindu beharra

3. art. Tasa urtero urtarrilaren 1ean sortuko da, eta zerga aldia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera pribatiboa edo erabilera berezia urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan, orduan zerga aldia horren arabera moldatuko baita eta kuota hainbanatuko.

Ordaintzera beharturik daudenak

4. art. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, hiriko jabari publikoko lurzoru, hegaldura eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezia egiten duten enpresak.

Oinarriak, tasak eta tarifak

5. art. Kuota emanen digun tasa aplikatzeko oinarria kalkulatuko da enpresek udalerriaren barrenean lortutako urteko fakturaziotik ateratzen den dirusarrera gordinaren arabera.

6. art. Aplikatuko den tipoa izanen da hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek lortutako dirusarrera gordinen % 1,5.

Tasa hauek bateragarri izanen dira toki eskumeneko zerbitzuak eman edo jarduerak egiteagatik ezar daitezkeenekin. Aipatu enpresek izan beharko dute haien subjektu pasiboak.

Kudaketa arauak

7. art. Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziren bat egin behar dutenean hori egiteko behar den lizentzia eskatu beharko dute.

8. art. Erabilera edo probetxamendu hori egin ahal izateko obrarik egin behar denean, enpresek behar den obra lizentzia eskatu beharko dute.

9. art. Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin ekar dezaketenean udal ondasun edo instalazioen suntsiketa edo narriadura, onuraduna aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostua ordaintzera beharturik dago, bai eta aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere, behar den tasa oprdaintzea ukatu gabe.

Gordailu hori ukituta gerta daitezkeen ondasun eta instalazio guztien balioaren arabera finkatuko da, hura zenbakietara ekartzeko udal teknikariak txostena aitzinetik eginda.

Enpresek aprobetxamenduak nola edo halako jarraikortasun eta aldiorotasun batez egiten badituzte, nahiz eta hiriko leku desberdinetan izan, kudeaketa administratiboa erraztu ahal izateko, gordailu oso bat ezar dezaten itun daiteke, itunean ezarri aldietan ikuskatu eta aipatu aldietan aprobetxamendu horietan ustezko kalteen arabera haien zenbatekoa atera ahal izateko.

Gordailua lotu daiteke indarra duen arautegia edo lizentziaren baldintzak hausteagatik ezartzen diren zehapenei. Fidantza itzultzeko beharrezkoa izanen da aldez aurreko txostena, non indarra duen arautegia eta lizentziaren baldintzak hertsiki bete eta zoladura behar bezala konpontzen den islatuko baita.

10. art. Tasa ordaintzera beharturik dauden hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek hiruhilero aurkeztu beharko dute, udalerrian erdietsi dirusarrera gordinen aitorpena. Dirusarrera horiek aurreko hiruhilekoari dagozkionak izanen dira.

Aipatu aitorpen horretan tasaren zenbatekoa kalkulatu beharko da, ordenantza honetan ezarritakoaren arabera.

11. art. Aitorpena aurkeztearekin batera, enpresek dagokien tasaren zenbatekoa Udalean berean edo horretarako ezarri erakundean sartu beharko dute.

Arau-hausteak eta zehapenak

12. art. Arau-hausteei eta haien gaineko zehapenei dagokienez, Ordenantza fiskal orokorrean agindutakoari jarraikiko zaio.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honek bi mila eta biko urtarrilaren lehenean hartuko du indarra.

LURRETAN ZANGAK, LAGINKETAK ETA ZULOAK IREKI ETA EREMU PUBLIKOKO ZOLADURAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. sekzioan xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan agertzen den baimenaren babesean ezarri da ordainarazpen hau.

Zergagaia

2. art. Zergagaia da toki erakundearen mailan erabilera publikokoak diren lurretan, toki erakundearen mailako errepide, bide eta gainontzeko eremu publikoak barne, zangak, laginketak eta zuloak irekitzea, tutueria, hodiak eta bertzelako instalazioak jarri eta konpontzeko, bai eta eremu publikoko zoruan edo espaloietan edozein mugimendu egitea ere.

Zerga ordaindu beharra

3. art. Zergak ordaindu beharra toki entitateko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hasten denean sortzen da.

Ordaintzera beharturik daudenak

4. art. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, baldin eta ordenantza honetako 2. artikuluan aurreikusitako kasuetako bati jarraikiz, toki entitateko jabari publikoa beren alde erabili edo ustiatzen badute edo hari onura ateratzen badiote.

Onarria, tasa eta tarifak

5. art. Tasa oinarritzat hartuko da egin beharreko aprobetxamendua egin ahal izateko mugitu edo ireki beharreko toki entitateko jabari publikoko azalera.

Ordaindu behar den tasaz gain, ordaintzeko obligazioa dutenek ordaindu beharko dute lanaren ondorioz jabari publikoan eragiten den kalteari dagokion zenbatekoa, tarifen eranskinean ageri denaren arabera.

Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako aprobetxamendu bereziei zein erabilera bereziari dagozkien tasak horren gaineko ordenantza fiskalak edo horiek arautzeko udal erabakiek gobernatuko dituzte.

Ondasunak eta instalazioak berreraiki, birrezarri edo konpontzea

6. art. Ordaintzeko obligazioa duenak aprobetxamendua egin den tokietako ondasun eta instalazioak berreraiki, birrezarri eta konpondu beharko ditu.

7. art. Kalte konponezinak egiten badira, interesatuak ordaindu beharko ditu. Udal teknikariek zehaztuko dute kalteordainaren zenbatekoa, desegindako gaiek balio dutenaren edo kaltetutakoaren balio galeraren arabera, legeria aplikagarriari jarraikiz.

8 art. Aurreko artikuluetan ezarritakoari dagokionez, ordaintzeko obligazioa duenak gordailu bat egin beharko du, lehenik eta behin, zanga behar bezala betetzeko erabiliko dena eta, behar izanez gero, zoladura emateko, eta pasabideen kasuan, hurrengo batean berreraikitzeko, hala nola konponezinak gerta daitezkeen kalteak ordaintzeko.

Gordailu hori indarra duen araudiak edo lizentzia jasotzeko baldintzak ez betetzeagatik para litezkeen zehapenak ordaintzeko erabiltzen ahalko da. Gordailua berreskuratu ahal izateko adostasun txostena beharko da, indarra duen araudiak eta lizentzia hartzeko baldintzak hertsiki bete eta lurzorua behar bezala konpondu dela egiaztatzen duena.

9. art. Ordenantza honen xede diren aprobetxamenduetan, aipatu gordailu horien zenbatekoak aprobetxamendurako baimendutako azaleraren arabera zehaztuko dira, betiere tarifen eranskinean ageri denari jarraikiz.

Kudeaketa arauak

10. art. Edozein arrazoi dela medio, toki entitateko erabilera publikoko lurretan, zangak, laginketak edo zuloak ireki edo zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egin nahi duen pertsona natural edo juridikoak, behar den baimena eskatuko dio Udalari, eta horretarako hirigintza arau orokorretan eta Etxegintzaren eta urbanizazioaren gaineko ordenantzan eskatutakoa ere bete beharko du.

11. art. Lizentziak ematearekin behar diren tasak ordaindu beharko dira.

12. art. Baimenak balioa galduko du hura eman eta sei hilabetean ez badira obrak hasi edo ezarri epean ez badira bukatu.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honek bi mila eta biko urtarrilaren lehenean hartuko du indarra.

TARIFEN ERANSKINA

Ordenantza fiskal honetan aplikatuko diren tarifak honakoak dira:

Zangak irekitzea

I.1. Zanga, laginketa edo zuloaren metro lineal bakoitzeko: 3 euro.

I.2. Zanga, laginketa edo zulo bat irekitzeko beharrezkoa bada ibilgailuei pasabidea galaraztea, bai osorik bai norabide bat edota gune zabal samarra ixten denean, aurreko epigrafeetako tarifak % 20 igoko dira.

ORDENANTZA FISKALA, JARDUERA SAILKATUETAN ETA KALTEGABEKOETAN ARITZEKO ETA ESTABLEZIMENDUAK IREKITZEKO LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. sekzioan xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan agertzen den baimenaren babesean ezarri da ordainarazpen hau.

Zergagaia

2. art. Zergagaia ingurumenaren kontrolerako edo jarduera kaltegabeetarako jarduera sailkatuetan aritzeko zerbitzu tekniko eta administratiboen ondorioa da, ondoko kasuetan:

a) Jarduera lizentzia.

b) Jarduera lizentzia berrikustea.

c) Irekitzeko lizentzia.

d) Irekitzeko lizentziaren aldaketa.

e) Instalazioa aldizka irekitzea.

Zerga ordaintzeko betebeharra

3. art. Zergak ordaintzeko betebeharra lizentzia ematen den unean hasten da. Ez da tasarik sortuko, interesatuak eskabideari uko egiten badio, lizentzia emateko udal erabakia hartu baino lehen.

Subjektu pasiboa

4. art. Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaindu behar dituzte pertsona fisiko eta juridikoek, bai eta nortasun juridikorik ez izan arren, batasun ekonomikoa edo ondare berezia osatzen dutenek ere, baldin haien izenean lizentzia eman, aldatu eta berraztertzen bada.

Tarifak

5. art. Aplikatuko diren tarifak ordenantza honen eranskinean ageri dira.

Kudeatzeko arauak

6. art. Jardun eta irekitzeko lizentzia erdiesteko interesa duten pertsonek behar den eskabidea aurkeztuko dute Legardako Udalean, lokalean egin beharreko jarduera edo jarduerak eta horren kokapena zehazten dituztela, dagozkien udal ordenantzetan eskatutako dokumentazioarekin batera.

7. art. Lizentzia eman eta tasaren likidazioa onetsita dela, interesatuak ordaindu egin beharko du, jakinarazpena jasotzen duenetik aitzina borondatezko kobrantza aldiaren barrenean; bertzenaz, inolako gaztigurik gabe, premiamendu bidez kobratuko da.

8. art. Emandako lizentziek balioa galduko dute dagokien ordenantzan ezarritako epe eta arauen arabera, eta hori gertatuz gero, jardueran aritu nahi duten interesatuek lizentzia berria eskatu beharko dute eta tasa oso-osorik berriz ordaindu.

9. art. Titulartasuna aldatu edo eskualdaketa gertatzen denean, lizentziaren titular berriak Udalari jakinaraziko dio, eta horretarako behar diren egiaztagiriak aurkeztuko ditu. Lizentzia egiaztatzen duen titulua titular berriaren alde luzatzeak dagokion tasa galdatzea eraginen du.

Arau-hausteak

10. art. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraikiko zaio.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honek bi mila eta biko urtarrilaren lehenean hartuko du indarra.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Jarduera lizentzia eta jarduera lizentziaren berrikuspena.

-Emandako lizentzia bakoitzagatik: 452 euro.

II. epigrafea.-Irekitzeko lizentzia eta irekitzeko lizentziaren aldaketa

-Emandako lizentzia bakoitzagatik: 241 euro.

ORDENANTZA, ORDEZKO BETEARAZPENAK ETA BETEARAZPEN AGINDUETARAKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. sekzioan xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan agertzen den baimenaren babesean ezarri da ordainarazpen hau.

Zergagaia

2. art. 1. Zergagaia honako kasu hauetan zerbitzu edo laguntza ematea da:

a) Ibilgailu, zabor eta hondarkiak erretiratzea baldin eta lur edo lokalen jabeak, okupatzaileak edo pilaketaren arduradunek erretiratzeari uko edo ezetza egiten badiote.

b) Betearazpen aginduak, eraispenak, konponketak, partikularrei dagozkien urbanizatze-lanak, kolektoreen garbiketa, eta orokorki Udalaren ordenantza nahiz erabakiak betetzeko ordezko betearazpenen eginbideak.

c) Herritar soilek eragindako zerbitzu bereziak.

2. Interesatuek berek eragiten dituzten zerbitzuek, eta bereziki beren mesederako direnek, eta bai ere ondasunak berreskuratzeko larritasunagatik edo ordena publikoa, segurantza, osasungarritasuna, edo higienea direla medio derrigor eman beharrekoak direnek, horiek guztiek ordainarazpena sortzea ekarriko dute nahiz eta zerbitzua ez izan interesatuek eskatua.

3. art. Udalak zilegi izanen du, edozein kasutan ere, enpresa pribatu batekin kontratatzea ordenantza honek aipatzen dituen zerbitzuak egiteko. Larrialdiko kasuetan, eta kontratazio arautegiak agintzen duenaren arabera, udal zerbitzuek zilegi izanen dute zuzenean kontratatzea enpresen, teknikari fakultatiboen eta bertze bitarteko batzuen zerbitzuak, eta gero Alkatetzari edo Udalbatzari horren berri ematea.

Tasaren sortzapena

4. art. Zerga ordaindu beharra, zerbitzua ematen den momentu berean sortzen da, eta zilegi da konturako nahiz zatikako kitapenak ordaintzeko eskatzea.

Subjektu pasiboa

5. art. Modu solidarioan pagatzera behartuta daude legez erantzun beharra duten pertsona natural nahiz juridikoak, hurrengook, alegia:

a) Zerbitzua eman beharra eragiten duten ondasunen jabe edo egintzen erantzuleak edo haren onura jasotzen dutenak.

b) Halakorik izaten bada, maizter edo erabiltzaileak, edozein titulu dela bide.

c) Espresuki egindako betearazpen erabaki edo agindu baten ondorioz erantzule ateratzen direnak.

Zerga oinarria

6. art. Ordainarazpen honen zerga oinarria honako hauek osatzen dute:

a) Betearazpen agindua: eginkizun dagoen obrari egin behar zaion baloraziotik heldu dena izanen da.

b) Ordezko betearazpena: egin den betearazpenaren osotarako kostutik heldu dena.

Kudeaketa arauak

7. art. Udalak, obrak egiteko, zilegi izanen du kautelazko likidazioak formulatzea tasen zenbateko kalkulatuaren arabera, aldez aurretik, eta bai hura ordainarazi eta bildu ere Ordenantza fiskal orokorrean agintzen den moduan. Obrak burututakoan, likidatuko dira tasak eta soberakinik edo eskasik izaten bada, eskatu edo bihurtuko dira.

Zilegi izanen da kautelazko likidaziook erantzuleen artean zatitu edo banatzea, kasua bada, edo erabiltzaile nahiz alokatzaile gisa borondatez kostuaren zati proportzional bat beren gain hartu nahi dutenen artean.

Arau-hausteak eta zehapenak

8. art. Tasa honen aplikaziotik ateratzen den likidazioaren zenbatekoa gorabehera, subjektu pasiboak erantzun beharko du irekitzen ahal den zehapen espedientetik sor daitezkeen zehapenengatik, hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legean ezarritakoa betez.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honek bi mila eta biko urtarrilaren lehenean hartuko du indarra.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Betearazpen aginduak

Karga-tasa hirigintzako lizentzien tasetarako ezarritakoa izanen da.

II. epigrafea.-Ordezko betearazpenak

Karga-tasa % 125 izanen da, zerga oinarriari aplikatua.

ORDENANTZA, UDAL ORDENANTZA ETA ERABAKIETAN AURREIKUSITAKO IKUSKAPENENGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. sekzioan xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan agertzen den baimenaren babesean ezarri da ordainarazpen hau.

Zergagaia

2. art. Zergagaia Udalak bere langileen bidez egiten duen ikuskapen jarduerak dakar, osasun arloko ordenantzek ezarritako arauak, jarduera sailkatuen ingurukoak eta gainerako ordenantza eta udal erabakietan agertzen direnak hertsiki betetzen direla frogatzeko, horiek urratu direla edo betetzen ez direla uste denean.

3. art. Ikuskapenak bide hauei jarraikiz egin daitezke:

a) Ofizioz, arauek hala ezartzen dutenean.

b) Alderdi baten eskariz, edo egindako salaketengatik.

4. art. Pertsona natural edo juridiko orok Alkatetzaren aurrean salatu ahal izanen ditu, jarduera sailkatuen, osasunaren eta eman diren gainerako arauen arloan egindako arau-hausteak, horietan ezarritako betebeharretan oinarrituz.

5. art. Udal administrazioak ikuskapen agertaldiak noiznahi egin ahal izanen ditu, kasuan kasuko arauak betetzen direla egiaztatzeko.

Tasaren sortzapena

6. art. Tasaren sortzapena, kasuan kasuko espedienteari edo jarduerari dagokionean, udal langileek egindako ikuskapen agertaldiarengatik eta egiaztapenarengatik gauzatuko da, honako arau hauekin osatuz:

a) Tasaren ezarpenerako, agertalditzat joko da ikuskapeneko langilegoak egindako joan-etorria, nahiz eta ikuskapen lekura iristerik ez izan.

b) Irekitzeko lizentzia duten jarduerei dagokienez, ez du inolako tasarik sortuko neurri zuzentzaileak mantentzeari eta lokalaren segurtasunari dagozkionak egiaztatzeko egiten den lehen agertaldiak.

Subjektu pasiboak

7. art. Ordainketa egitera behartuta daude:

a) Ikuskapenaren xede den jardueraren pertsona natural edo juridiko titularrak.

b) Ikuskatzen diren eraikin, establezimendu, egoitza, lokal eta gainerakoen jabeak, arau-haustearekin zerikusia baldin badute.

c) Arau-haustea egiten duten lagunak.

d) Salaketa kasuetan, ausartegi justifikatu gabea edo argi eta garbi oinarririk gabea dela jotzen bada, txosten teknikoaren arabera, salatzailearen gain geratuko dira ikuskapenak sortzen dituen tasak.

e) Orobat, higiezinaren jabea izanen da tasak ordaintzera behartua, aurri espedienteen edo beharrezkoak ez diren elementuak kentzearen ondorioz egiten diren ikuskapenetan.

Tarifak

8. art. Tarifak eta haien karga-oinarriak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

Tasaren kudeaketa

9. art. Ikuskatzaileek agertaldia egin izanaren berri emanen dio behar den departamentuari, likidazioa egiteko beharrezkoak diren datuekin eta salaketa, kasuan kasu, ausartegi edo arrazoitu gabetzat hartzen den adieraziz, eta horrek kasuari dagokion likidazioa eginen du, egokitzen denean zehapena gehituz, eta behar den organoari onespena proposatuko dio.

Onetsitakoan, pertsona behartuari jakinaraziko zaio, kuota jakinarazpenaren ondoko hilabetearen barnean ordaindu beharko delarik. Ordaintzen ez bada, bertzelako oharrik gabe, premiamendu bidez kobratzeari ekinen zaio.

Arau-hausteak eta zehapenak

10. art. Arau-hauste eta zehapenei dagozkien guztietan, ordenantza fiskal orokorrari jarraituko zaio.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honek bi mila eta biko urtarrilaren lehenean hartuko du indarra.

TARIFEN ERANSKINA

Ikuskapenek sortzen dituzten tasak honako tarifa honetan ageri dira:

I. epigrafea.

Ikuskaldiak, jarduera sailkatuen arloan eta gainerako ordenantza eta erabakietan ezarritakoaren arabera, bai eta udal ondarean egindako kalteengatik ere: ikuskapen agertaldi bakoitzagatik: 94 euro pezeta.

II. epigrafea

Eraikinen azterketa, aurri egoeretan edo beharrezkoak ez diren elementuak kentzerakoan segurtasun baldintzak eta ikuskapenak direla eta:

-Gutxieneko ikuskapena: arkitekto edo aparejadore baten lanagatik, 1,5 ordu: 135 euro.

-Lan gehiago behar bada, ordu bakoitzeko: 90 euro.

Iragarkiaren kodea: A0111526