147. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 2001eko azaroaren 27koa, Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen bulegoetarako Microsoft produktu informatikoak erabiltzeko lizentzien hornidura prozedura irekiaren bidez eta presako lehiaketaren bidez kontratatzeko espedientea onesten duena.

Informazioaren Biltegi eta Teknologi Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen bulegoetarako Microsoft produktu informatikoak erabiltzeko lizentzien hornidura kontratatzeko, honako oinarri orokor hauei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen bulegoetarako Microsoft produktu informatikoak erabiltzeko lizentzien hornidura eginen duen enpresa hautatzea. (2001/133 espedientea).

-Tramitazioa: presakoa.

-Esleipenaren prozedura: irekia.

-Esleipen modua: lehiaketa publikoa.

-Kontratuaren aurrekontua: 36.850.216 pezeta (221.474,26 euro).

-Egiteko epea: 2001eko abenduaren 31 arte.

-Proposamenak aurkeztea: 2001eko abenduaren 18a arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean.

-Klausulen pleguak: Informazioaren Biltegi eta Teknologi Zerbitzuan (Karlos III.a, 2-behekoa, Iruña) bulego orduetan eta egun baliodunetan.

-Proposamen ekonomikoak irekitzeko eguna eta tokia: 2001eko abenduaren 26ko 10:00etan, aipatutako Zerbitzuaren bulegoetan.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeita zazpian.-Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusia, Juan Santafé Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: a0112378