147. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M U R C H A N T E

Murchanteko Udal Planeko R-J Juspoyo-Canal lurzoru urbanizatuko sektorearen Konpentsazio Batzordearen estatutu eta jarduketa oinarrien proiektua hasiera batean onetsirik

Murchanteko Udaleko alkate Ignacio López Catalán jaunak erabaki hau hartu zuen, legeari jarraikiz, 2001eko azaroaren 12an:

Kontuan harturik Luis Manuel Jarauta Martínez jaunak eta bertze batzuek, sustatzaile gisa, 2001eko ekainaren 23an, Murchanteko Udal Planeko R-J Juspoyo-Canal lurzoru urbanizatuko sektorearen Konpentsazio Batzordearen estatutu eta jarduketa oinarrien proiektuaren tramitazioa eskatzeko irekitako espedientea, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak 2001eko urriaren 8an eman 1128 Foru Aginduaren bidez onetsi zena.

Halaber, uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 156. eta hurrengo artikuluei eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21. artikulu 11/1999 Legeak aldatuari jarraikiz, bidezkoa da espediente horren tramitazioa.

Dekretatu du:

1. Udal Planeko R-J Juspoyo-Canal lurzoru urbanizatuko sektorearen Konpentsazio Batzordearen estatutu eta jarduketa oinarrien proiektua hasiera batean onestea.

2. Delako proiektua jendaurrean paratzea, 15 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

3. Eta hura jakinaraztea banan-banan ukituriko unitatearen barnean dauden jabe guztiei, epe horretan bidezko iruditzen zaizkien alegazio guztiak aurkez ditzaten.

Murchanten, bi mila eta bateko azaroaren hamabian. Alkate udalburua, Ignacio López Catalán.

Iragarkiaren kodea: A0112132