147. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

112/2001 FORU AGINDUA, azaroaren 9koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak emana, Biurrungo "Assis" zaharretxean igogailu bat jarri eta zenbait obra osagarri egiteko kontratua Construcciones Garnica Cortés, S.L. enpresari esleitzen diona.

Indarra duen legerian xedaturikoari jarraikiz, aditzera ematen da Gizarte Ongizate zuzendari nagusiak azaroaren 9an emandako 112/2001 Ebazpenaren bidez, kontratu hau esleitu dela:

-Xedea: Biurrungo "Assis" zaharretxean igogailu bat jarri eta zenbait obra osagarri egitea.

-Esleitzeko modua: prozedura negoziatua, aurretik publizitaterik egin gabe.

-Esleitzeko prezioa: 28.450.858 pezeta (170.993,10 euro).

-Esleipen-hartzailea: Construcciones Garnica Cortés, S.L.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren bederatzian.-Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Calixto Ayesa Dianda.

Iragarkiaren kodea: A0111963