147. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I A N A

Ordenantza fiskalen hasierako onespena

Vianako Udalak, 2001eko azaroaren 15ean egin osoko bilkura arruntean, behar den quoruma bildurik, honako erabaki hauek hartu zituen:

1. Udalaren erromesen aterpetxea erabiltzeko tasa arautzen duen ordenantza fiskala onestea.

2. Udalaren Kultur Etxea erabiltzeko tasa aratuzen duen ordenantza fiskala onestea.

3. Espedienteak jendaurrean edukitzea hogeita hamar egunetan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean iragarkiak jarri ondoren, herritarrek eta bidezko interesa dutenek epe horretan haiek aztertu eta erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten.

Vianan, bi mila eta bateko azaroaren hamaseian. Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: A0112108