147. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I A N A

Hasierako onespena ordenantza fiskaletako aldaketari

Vianako Udalak, 2001eko azaroaren 15eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza hauetako aldaketa:

-Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

-Hilerriko nitxoak alokatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

-Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

-Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

-Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

-Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduera irekitzeko nahiz eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

-Hiri honetako alde zaharreko etxeak sustapen pribatuaren bidez zaharberritzeko dirulaguntzak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluak ezarri bezala, espedienteak jendaurrean paratuko dira 30 egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek aztertu eta, behar izanez gero, egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Vianan, bi mila eta bateko azaroaren hamaseian. Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: A0112107