147. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I A N A

Aurrekontuko aldaketaren espedientea hasiera batez onetsita

Vianako Udalak, 2001eko azaroaren 15ean egin bilkura arruntean, besteak beste, honakoa erabaki zuen:

Kontuan harturik kontu-hartzaileak luzatutako txostena, erabaki da hasiera batez onestea aurrekontuko aldaketa hau:

Kontusaila: 421-625.00. Kontzeptua: kreditu berezia: 0-3 urte bitartekoendako ekipamenduko altzariak. Zenbatekoa: 395.750. Finantzaketa: diruzaintzako gerakin likidoa.

Kontusaila: 421-625.00. Kontzeptua: dirusarrerengatiko kreditua sortzea. 0-3 urte bitartekoendako ekipamenduko altzariak. Zenbatekoa: 7.519.250 pezeta. Finantzaketa: ekarpenerako konpromiso irmoa.

Erabakia idazkaritza orokorrean ikusgai jartzea 15 egun baliodunetarako, aldez aurretik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean iragarkia paratuta, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Vianan, bi mila eta bateko azaroaren hamaseian. Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: A0112105