147. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U L E B R A S

2002ko ordenantza fiskalak eta Udalaren ordainarazpenen tasak hasiera batean onetsirik

Tulebrasko Udalak 2002ko ordenantza fiskalak eta Udalaren ordainarazpenen tasak onetsi ditu, hasiera batean, 2001eko urriaren 5ean egin osoko bilkuran eta legeak eskatzen duen quoruma zuela. Hona hemen:

1. Ordenantza fiskalak:

Ordenantza fiskal orokorra.

Kontribuzio berezien ordenantza fiskal orokorra.

Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasen ordenantza fiskala.

Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoen ordenantza fiskala.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergen ordenantza fiskala.

Hiri hondakin solidoak bildu eta tratatzeko tasen ordenantza fiskala.

Landazaintzako tasaren ordenantza fiskala.

Herrilurretako ondasun eta larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantza fiskala.

2.-Ordainarazpenen tasak.

Landalurren gaineko kontribuzioa: % 0,80.

Hirilurren gaineko kontribuzioa: % 0,42.

Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren errekargua: % 40.

Gainbalioaren zerga: ehuneko eta karga-tasa gutienekoak.

% 4ko gorakada gainerako udal ordainazpenetan.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, herritarrek eta interesatuek aztertu eta, nahi badute, erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten.

Tulebrasen, bi mila eta bateko azaroaren hamalauan. Alkatea, Rafael Ayensa Pascual.

Iragarkiaren kodea: A0112104