147. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M O N T E A G U D O

2002ko ordenantza fiskalak eta Udalaren ordainarazpenen tasak hasiera batean onetsirik

Monteagudoko Udalak 2002ko ordenantza fiskalak eta Udalaren ordainarazpenen tasak onetsi ditu, hasiera batean, 2001eko urriaren 26an egin osoko bilkuran eta legeak eskatzen duen quoruma zuela. Hona hemen:

1. Ordenantza fiskalak:

Ordenantza fiskal orokorra.

Kontribuzio berezien ordenantza fiskal orokorra.

Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasen ordenantza fiskala.

Establezimenduak irekitzeko tasen ordenantza fiskala.

Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoen ordenantza fiskala.

Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoen ordenantza fiskala.

Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku eta bertzetarako erreserbatzeko prezio publikoen ordenantza fiskala.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergen ordenantza fiskala.

Hiri hondakin solidoak bildu eta tratatzeko ordenantza fiskalaren tasa.

Landazaintzako tasaren ordenantza fiskala.

Herrilurretako ondasun eta larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantza fiskala.

Barruti publikoan ehiza egiteko baimenen prezio publikoen ordenantza fiskala.

Makineria eta materialak erabiltzeko prezio publikoen ordenantza fiskala.

2. Bertze ordenantza batzuk:

Udalaren hilerria erabiltzeko eta haren gaineko eskubide eta tasei buruzkoa.

Merkataritza ez-egonkorra eta haren tasen gainekoa.

Trafikoari eta eremu publikoen erabilpenari buruzkoa.

Eremu publikoaren eta bideen garbiketari buruzkoa.

Eraikinak okupatu edo lehen aldiz erabiltzeko lizentziak emateari buruzkoa.

3. Ordainarazpenen tasak.

Landalurraren gaineko kontribuzioa: % 0,72; hirilurraren gainekoa, % 0,41 oraingo balioen gainean; jarduera ekonomikoen gaineko zergaren errekargua, % 40; gainbalioaren zerga, 2,5eko portzentajea 5 urte bitarte, eta 2,6 hortik aurrera, eta % 8ko karga-tasa. % 4ko gorakada gainerako udal ordainazpenetan.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, herritarrek eta interesatuek aztertu eta, nahi badute, erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten.

Monteagudon, bi mila eta bateko urriaren hogeita hamaikan. Alkatea, José María Vázquez Royo.

Iragarkiaren kodea: A0112103