147. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Iragarkia

Hiri honetako Udaleko Gobernu Batzordeak, 2001eko azaroaren 16ko bilkuran, belar-barrutiak ordaindu behar dituzten laborantzen jabeen errolda onestea erabaki zuen. Errolda 2000ko urriaren 1etik 2001eko irailaren 30era doan epeari dagokio, eta borondatezko dirubilketaren epea 2001eko azaroaren 19tik abenduaren 21a arte luzatuko da.

Aditzera ematen da interesatuek jakin dezaten.

Tuteran, bi mila eta bateko azaroaren hamaseian. Nekazaritzako zinegotzia, Vicente Aguado.

Iragarkiaren kodea: A0112101