147. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Hutsik dauden lurzatiak eskatzea

Tuterako alkateak:

Aditzera ematen du: Tuterako Udaleko Gobernu Batzordeak, 2001eko azaroaren 9an egin bilkuran, erabaki zuela berotegietarako hiri honetako herrilurretan hutsik dauden lurzatien zerrenda onestea, eta haietarako eskaera egiteko 15 eguneko epea ezartzea.

Jakitera ematen zaie Tuterako herrilurrak berotegietarako aprobetxatzea arautzen duen ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituzten interesatuei, hutsik dauden lurzatietarako eskabidea aurkezten ahal dutela hamabortz eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, eta lurzatien zerrenda ikusgai dagoela Jarduera Ekonomikoen eta Enpleguaren Alorrean (Nekazaritza).

Tuteran, bi mila eta bateko azaroaren hamabian. Alkatea, Luis Campoy.

Iragarkiaren kodea: A0112100