147. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E Z K A R O Z E

2002rako zergak hasiera batean onetsirik

Ezkarozeko Udalak 2002ko Udalaren zergetako karga-tasak, indizeak, koefizienteak eta ehunekoak onestea erabaki zuen, 2001eko azaroaren 9an egin bilkuran. Hona hemen:

Hirilurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,2115.

Landalurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,7189.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: ehuneko 2.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1 indizea.

Epaitzak: 6.000 euro (36,06 euro) bakoitzak.

Ur kontsumoaren gaineko prezio publikoa: 70 euro metro kubiko bakoitzetik urtean (0,42 euro), gehi BEZa eta 2.000 pezetako kuota finkoa (12,02 euro) gehi BEZa.

Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak ezartzen dituen prezioak.

Iberdrolak eta Enagasek zorua, hegalkina eta zorupea okupatzeagatik ordaintzen dituzten tasak, NUKFek erabakitzen dituen prezioak.

Ur saneamenduaren saria: Nafarroako Parlamentuak ezartzen dituen prezioak. Hona hemen: etxeko ura, 29 pezeta/metro kubiko kontsumitua; etxekoaz bertzeko ura, 36,25 pezeta/metro kubikoa.

Hirilurraren balio igoeraren gaineko zerga: Toki Ogasunei buruzko Legeko gutxieneko koefizienteak, eta tasa, ehuneko 8ko gutienekoa.

Kalez kaleko merkataritza: 100 pezeta/eguna (0,60 euro), astean behin edo bitan etortzen direnendako; 200 pezeta/eguna (1,20 euro), tarteka etortzen direnendako. 5.000 pezeta (30,05 euro), bestetan etortzen direnendako.

Aditzera ematen da, hogeita hamar egun balioduneko epean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, erreklamazioak, kexak edo oharrak egin daitezen.

Ezkarozen, bi mila eta bateko azaroaren hamalauan. Alkate udalburua, Carlos Mancho Layana.

Iragarkiaren kodea: A0112096