147. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

Iragarkia, Tafallako Haur Eskola egiteko proiektua prestatzeko lanak eta obra zuzendaritza, prozedura irekian eta presako tramitazioarekin, lehiaketa publikoaren bidez adjudikatzeko deialdian parte hartzeko

Tafallako Udaleko Gobernu Batzordeak 2001eko urriaren 24an egin bilkuran hartutako erabakiaren bitartez, Tafallako Haur Eskola egiteko proiektua prestatzeko lanak eta obra zuzendaritza, prozedura irekian eta presako tramitazioarekin, lehiaketa publiko eta irekiaren bidez adjudikatzeko deialdia iragartzen da.

Kontratuaren xedea: Tafallako Haur Eskola egiteko proiektua prestatzea eta obra zuzendaritza.

Hasierako prezioa: 14.746.637 pezeta (88.629 euro), BEZa barne.

Ordainketa: adjudikazioaren prezioa 0.4250.64801 kontusailaren kargura ordainduko da.

Klausula administratiboen eta agindu teknikoen pleguak interesatuen eskura daude Herritarren Arazoetarako Bulegoan, Herriko Etxeko beheko solairuan.

Parte hartzeko eskabideen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 13 egun naturaleko epean, erregistro orokorrera agertuta, goizeko zortzietatik arratsaldeko hirurak arte, edota posta bidez, klausula administratiboen pleguko 7. puntuan adierazi bezala.

Tafallan, bi mila eta bateko azaroaren hamabian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0112095