147. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

Iragarkia, Tafallako kale nagusian, 42 zenbakian, Gaztediaren Etxea egiteko obrak (2. fasea), prozedura irekian eta presako tramitazioarekin, lehiaketa publikoaren bidez adjudikatzeko deialdian parte hartzeko

Tafallako Udaleko Gobernu Batzordeak 2001eko urriaren 24an egin bilkuran hartutako erabakiaren bitartez, Tafallako kale nagusian, 42 zenbakian, Gaztediaren Etxea egiteko obrak (2. fasea) lehiaketa publikoaren bidez, prozedura irekian eta presako tramitazioarekin, adjudikatzeko deialdia iragartzen da.

Kontratuaren xedea: Tafallako kale nagusian, 42 zenbakian, Gaztediaren Etxea egitea (2. fasea).

Hasierako prezioa: 62.178.097 pezeta (373.198 euro), gastu orokorrak, industri mozkina eta BEZa barne.

Ordainketa: adjudikazioaren prezioa 0.4532.62201 kontusailaren kargura ordainduko da.

Klausula administratibo partikularren plegua, baldintza teknikoak eta proiektua interesatuen eskura daude Herritarren Arazoetarako Bulegoan, Herriko Etxeko beheko solairuan.

Parte hartzeko eskabideen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 13 egun naturaleko epean, erregistro orokorrera agertuta, goizeko zortzietatik arratsaldeko hirurak arte, edota posta bidez, klausula administratiboen pleguko 7. puntuan adierazi bezala.

Tafallan, bi mila eta bateko azaroaren hamabian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0112094