147. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A S T E J O N

Obra lehiaketa, "II. eremu homogeneoa (antzinako R-1 sektorea) urbanizatzeko"

Castejongo Udalak, "II. eremu homogeneoa (antzinako R-1 sektorea) urbanizatzeko obrak kontratatu nahi ditu. Hona hemen baldintzak:

Kontratuaren xedea: Castejongo II. eremu homogeneoa (R-1 sektore zaharra) urbanizatzea, Equiza eta Alegria arkitektoek prestatu proiektuari jarraikiz, eta elekrifikazioari eta argiteria publikoari buruzko proiektu teknikoen arabera.

Esleipena egiteko prozedura eta bidea: lehiaketa murriztua.

Lehiaketaren aurrekontua: 194.163.473 pezeta, BEZa, gastu orokorrak eta industri mozkina barne.

Behin-behineko fidantza: 3.883.269 pezeta.

Sailkapena: A taldea, 2. azpitaldea, c kategoria.

E taldea, 2. azpitaldea, c kategoria.

G taldea, 4. azpitaldea, d kategoria.

Lanak burutzeko epea: 8 hilabete.

Proposamenen aurkezpena: Castejongo Udalaren erregistro orokorrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita sei egun naturaleko epean.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren pleguan agertzen direnak.

Proiektua eta klausula administratibo partikularren plegua interesatuen eskura daude Carlos Sagasti kopiadendan, Zaragozako etorbidea, 31 zenbakia, Tutera.

Castejonen, bi mila eta bateko azaroaren hamalauan. Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: A0112093