147. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A B L I T A S

Obra lehiaketa, Laguntza eta Haur Hezkuntzako Zentroa egiteko

Ablitasko Udalak, 2001eko azaroaren 14an hartu erabakiaren bidez, lizitaziorako deia egin du, presako lehiaketa bidez, ondoko obra hau kontratatzeko:

Kontratuaren xedea: Laguntza eta Haur Hezkuntzako Zentroa egiteko obrak.

Esleipen bidea: lehiaketa publikoa. Prozedura irekia. Presako tramitazioa.

Lizitazioaren aurrekontua, gehienez: 34.296.923 pezeta, BEZa eta gainerako kontzeptuak barne (206.128,66 euro).

Behin-behineko fidantza: lizitazioaren gehieneko aurrekontuaren ehuneko 2 (685.938 pezeta, 4.122 euro).

Obrak egiteko epea: 8 hilabete.

Eskaintzen aurkezpena: Udalaren erregistro orokorrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hanahirugarren egun naturaleko eguerdiko hamabiak arte.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza administratiboen pleguan agertzen direnak.

Enpresa sailkapena: C taldea, 1, 2, 4, 6, 7, 8 eta 9 azpitaldeak, A kategoria; I taldea, 9 azpitaldea, A kategoria; J taldea, 4. azpitaldea, A kategoria.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita, bosgarren egun balioduneko eguerdiko hamabietan, Ablitasko Udalaren Batzordeen Aretoan.

Proiektua eta esleipena arautuko duten baldintzen plegua udal bulegoetan egonen dira aztergai, iragarki honek iraun bitartean.

Halaber, interesatuek horren kopia eskuratu ahalko dute "Teco-Tudela" kopia-dendan, Eza kalea, 7, Tutera.

Ablitasen, bi mila eta bateko azaroaren hamaseian. Alkatea, Inmaculada Pinilla Baigorri.

Iragarkiaren kodea: A0112092