147. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

429/2001 FORU AGINDUA, azaroaren 13koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren ekainaren 1eko 198/2001 Foru Aginduaren bidez Luis Basarte Lorente jaunari esleitutako destinoa indarrik gabe uzten duena, eta Martzillako "Marqués de Villena" Bigarren Hezkuntzako Institutuan jarraituko duela adierazten duena.

Luis Basarte Lorente jauna, Maisu-maistren Kidegoko funtzionarioa, destinoa Martzillako "Marqués de Villena" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, DBHko lehen zikloko Gaztelania eta Literatura espezialitatean, hautatua izan da Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan (Gaztelania eta Literatura espezialitatean) sartzeko hautapen prozedurako deialdian. Deialdia Hezkuntza eta Kultura kontseilariak martxoaren 22an emandako 99/2000 Foru Aginduaren bidez onetsi zen.

LOGSEn ageri diren irakasle kidegoen arteko mugigarritasuna arautzen duen apirilaren 22ko 575/1991 Errege Dekretuko 5. artikuluaren 9. idatz-zatiak ezartzen duenaren arabera, DBHko lehen zikloan ari diren Maisu- maistren Kidegoko funtzionarioek, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzen badira, destino berean jarraitzea hauta dezakete, deialdi bakoitzean ezartzen diren baldintzetan beti.

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko aipatu deialdian ez dago halako "baldintzarik" (martxoaren 22ko 99/2000 Foru Agindua). Destino berean jarraitzea hautatzen ahalko dela baizik ez du aipatzen.

Bestalde, deialdi horretako hamaikagarren oinarriko 3. idatz-zatiak ezartzen du hautaturiko izangaiek lanpostuak betetzeko aurrerantzean eginen diren lehiaketetan parte hartu beharko dutela nahitaez, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak zuzenean kudeatzen dituen ikastetxeetan behin betiko destinoa lortu arte. Aurreko idatz-zatian xedatutakoa betetzetik salbuetsiak egonen dira maisu-maistren kidegokoak izan eta Agindu honen bigarren oinarriko 2.4 idatz-zatian ezarritakoari jarraikiz Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu diren izangaiak, baldin eta zerbitzuak ematen ari badira espezialitate berean, behin betikoz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloan eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren kudeaketa eremuaren barruan, Luis Basarte Lorente jauna ari den moduan. Funtzionario horiek destino horretan gelditu ahalko dira.

Luis Basarte Lorente jaunak, praktiketako funtzionario den aldetik, nahitaez parte hartu du Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko funtzionarioen lekualdatze lehiaketen deialdian (Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren urriaren 6ko 368/2000 Foru Agindua). Hezkuntza eta Kultura kontseilariak ekainaren 1ean emandako 198/2001 Foru Aginduaren bidez (lekualdatze lehiaketak ebatzi zituen), behin betiko destinoa eman zitzaion Zarrakazteluko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuan.

Apirilaren 22ko 575/1991 Errege Dekretuak eta aipatu deialdiak ematen dioten eskubidea erabiliz, Luis Basarte Lorente jaunak, 2001eko ekainaren 19an, Martzillako Bigarren Hezkuntzako Institutuan daukan destinoan jarraitzea erabaki du.

Horrenbestez, eta apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuak emandako eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Indarrik gabe uztea Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren ekainaren 1eko 198/2001 Foru Aginduaren bidez Luis Basarte Lorente jaunari Zarrakazteluko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Gaztelania eta Literatura espezialitatean) esleitutako destinoa.

2. Luis Basarte Lorente jaunak Martzillako "Marqués de Villena" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Gaztelania eta Literatura espezialitatean) jarraituko du eta horrek 2001eko irailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak, honakoei jarraikiz egin duen hautuaren arabera: irakasle kidegoen arteko mugigarritasuna arautzen duen apirilaren 22ko 575/1991 Errege Dekretuaren 5. artikuluko 9. idatz- zatia eta Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren martxoaren 22ko 99/2000 Foru Aginduaren hamaikagarren oinarriko 3. idatz-zatia.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Foru Agindu honen kontra (administrazio bideari bukaera ematen dio) gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau honako hauei igortzea: Idazkaritza Teknikoa; Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileri Atala, Nomina eta Gizarte Aseguruen Atala; Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoa; Martzillako "Marqués de Villena" Bigarren Hezkuntzako Institutua; Zarrakazteluko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua eta interesatua, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hamahiruan.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: a0111972